Fundyko badia (ingelesez: Bay of Fundy; frantsesez: Baie de Fundy), Kanadako Atlantikoko kostaldeko itsas adarra.

Fundyko badia
Motabadia
Sakonera150 m
Geografia
Map
Koordenatuak45°00′01″N 65°29′56″W / 45.00015°N 65.49883°W / 45.00015; -65.49883
Honen parte daOzeano Atlantikoa
Maineko golkoa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Brunswick Berria
Hidrografia
Betebidea

Maineko golkoaren iparraldean dago, kontinentearen eta Eskozia Berria penintsula handiaren artean.

270 km luze eta 80 km zabal da. Sakonera nahiko txikia du badiak, 50 m batez beste, baina oso irregularra da. Hondar-pilak, arrezifeak eta uhartetxoak ditu, bokalean, batez ere.

Duela 160 milioi urte, Ozeano Atlantikoa zabaldu zenean lurrazala hondoratu egin zelako sortu zen badia hau. Gero, glaziazioek eta higadurak itxuraldatu zuten.

Mispec Quai, itsasbeheran.

Marea handiak —21 metrorainokoak— dituelako da munduan ezaguna Fundy badia. Badiaren mutur batetik bestera iristeko olatuek behar duten denbora eta bi itsasgoren arteko denbora-tartea berdina da: 12,4 ordu. Bi fenomeno horiek marea-erresonantzian sartu, eta handitu egiten dute itsasgoren eta itsasbeheren arteko aldea. Denbora-tarte horretan, 115 mila milioi tona ur sartu edo ateratzen da badiatik.

Arrain-espezieak ere asko dira, hala nola bakailao arrunta, sardinzarra, platuxa, legatza, arraia eta marrazoa. Ur hotz hauetako krillak baleak eta beste zetazeo batzuk ere erakartzen ditu; ekainetik urrira, mazopa arruntak, zere arruntak nahiz txikiak eta xibarta baleak biltzen dira. Itsas txakurrak ere ohikoak dira.

Fundy badia oso garrantzitsua da hegaztientzat: migrazio-bideetan, geldialdia egin eta atseden hartzeko lekua da. Zenbait espeziek negua ere pasatzen dute: antxetek, txenadek, ubarroiek, martinek eta abarrek.

800 ornogabe-espezie baino gehiago daude Fundy badian.

Administrazioari dagokionez, Kanadako Eskozia Berria eta Brunswick Berria probintziek kudeatzen dute Fundy badiaren itsasertza.

Kanpo estekak aldatu