Fuligo cinerea Physaraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldaritzarako balio. Mukien itxura du.

Fuligo cinerea
Sailkapen zientifikoa
FilumaAmoebozoa
KlaseaMyxogastria
OrdenaPhysarales
FamiliaPhysaraceae
GeneroaFuligo
Espeziea Fuligo cinerea
Morgan, 1896

Sinonimoak: Enteridium cinereum, Reticularia cinerea.

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: Mixomizete hau, esne-gatzagiaren antzeko masa erretikulatu eta apartsu gisa aurkezten da. Karpoforo hau garatzen den azaleraren formara egokitzen da; adartxoak, hostoak, belarrak, etab. zuri zikin kolorekoa, morea batzuetan.

Haragia: Karpoforoa heltzean, plasmodio egoeratik hauts itxurako masa irregular batera pasatzen da, kolore beltzekoa, sare zuri zikin koloreko batez estalia.(Buillard-ek, 1773an, horregatik deitu zion genero honi "Reticularia").[2]

Etimologia: Cinerea epitetoa koloreagatik du.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Fuligo septica delakoarekin nahas daiteke , honek kolore horia du. Baita Fuligo violacea espeziearekin ere, hau morea da.

Oharra: Linnék "Mucor" deitu zion Fuligo generoari, itxuragatik.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Gehienetan udan eta udazkenean, adaxketan, egur zatietan eta basoetako motzondoetan. Arrunta.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Europa, mundu osoko hainbat uharte (Hawaii, Maurizio, Komoreak, Done Petri eta Done Paulo uhartedia, Karibeko uharteak eta abar.), Ipar eta Erdialdeko Amerika, Txile, Argentina, Errusia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 832 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 601 or. ISBN 84-282-0541-6 (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.

Kanpo estekak

aldatu