Fukushima (japonieraz: 福島市 Fukushima-shi?) Fukushima prefeturako hiriburua da, Japoniako Tōhoku eskualdean dago. 2014ko erroldaren arabera 283.079 biztanle ditu.

Fukushima
福島市
Japoniako hiria
FukushimaCity05.jpg
Flag of Fukushima, Fukushima.png Fukushima Fukushima chapter.svg
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Tōhoku
Fukushima
Alkatea Hiroshi Kohata (en) Itzuli
Izen ofiziala 福島市
Jatorrizko izena 福島市 (Fukushima-shi)
Posta kodea 960-8601
Geografia
Koordenatuak 37° 45′ 39″ N, 140° 28′ 24″ E / 37.7608°N,140.4733°E / 37.7608; 140.4733Koordenatuak: 37° 45′ 39″ N, 140° 28′ 24″ E / 37.7608°N,140.4733°E / 37.7608; 140.4733
Fukushima in Fukushima Prefecture Ja.svg
Azalera 746,43 km²
Altuera 67 m
Mugakideak Nihommatsu (en) Itzuli, Date (en) Itzuli, Koori (en) Itzuli, Kawamata (en) Itzuli, Inawashiro (en) Itzuli, Yonezawa (en) Itzuli, Takahata (en) Itzuli, Shiroishi (en) Itzuli eta Shichikashuku (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 286.742 (2019ko urriaren 1a)
Red Arrow Down.svg−7.505 (2015)
Dentsitatea 369 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1907ko apirilaren 1a
Ordu eremua UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
Hiri senidetuak Arakawa
http://www.city.fukushima.fukushima.jp/ www.city.fukushima.fukushima.jp/

HistoriaAldatu

Aintzinako Japonian Minekoshi izenarekin ezagutu zen Fukushima.

Jōmon Aroan asentamendu handi bat azaldu zen Abukuma ibaiaren ertzean, duela 2.000 urte inguru.

Nara Aroan posta-herriak ezarri ziren inguruan eta Tōsandō geltokia izan zen Minekoshin ezarri zena. Garrantzi handiko eremua bihurtu zen izan ere Mutsu probintziaren iparraklderen zegoen puntua baitzen eta iparraldeko Emishi jendearen zabalkudea gelditzeko helburua hartu baitzuen, harik eta 718an Mutsu berarfen zabalkuntza hasi eta muga Miyagi probintziaraino mugitu zen arte.

Heian Aroan, X mendearen inguruan, Iparraldeko Fujiwara leinuak agindu zuen Tōhoku eskualde guztian. Beren ahaide zen Shinobu Satō leinuak gobernatu zuen gaur egungo Fukushimaren eremua eta Daibutsu gaztelua eraiki zutela pentsatzen da.

1591an Gamō Ujisatok agintea hartu eta izena aldatu zion gazteluari, Fukushima-jo deituz ("zorteko uhartearen gaztelua"). Hurrengo mendean hainbat eskutatik pasa zen gaztelua eta 1702an Fukushima domeinua ezarri zen.

Meiji berrezarkuntzaren ondoren 1876an Fukushima prefetura antolatu zen eta 1879an Fukushima bertako hiriburu bihurtu zen. 1907an hiri estatusa lortu zuen.

1945ean hegazkin estatubatuarrek hiria bonbakatu zuten eta hurrengo urteetan hainbat istripu izan zituen, 1948ko eta 1949ko deskarrilamenduak. Desastre naturalak ere ezagutu izan ditu, aipagarrienak 1986ko tifoiak sorturiko uholdeak eta 2011eko lurrikara ezaguna.

GeografiaAldatu

Tokioren iparraldean dago, 250 km-tara eta Sendaitik hegoaldera 80 km. Hiria lur barnean dagoen arren prefekturak ozeano Barean hainbat portu dauzka, Onahama eta Soma adibidez. Fukushimako aireportua Sukagawa inguruetan dago.

Ōu mendiak ditu mendebaldean eta Abukuma ibaiak zeharkatzen du harana. Hiriko mendirik garaiena Azuma mendia da, 1.974 metrotako garaiera daukana. Aintzira ugari ere badaude Fukushimaren inguruan, Bandai-Asahi Parke Nazionalaren barnean daudenak.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Fukushima, 67m, 1981-2010)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.5 6.5 10.4 17.4 22.5 25.2 28.3 30.4 25.6 20.0 14.1 8.7 17.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 1.6 2.2 5.3 11.5 16.6 20.1 23.6 25.4 21.1 15.1 9.2 4.4 13.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.8 -1.5 0.9 6.2 11.5 16.1 20.1 21.8 17.6 11.0 4.8 0.7 8.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 49.4 44.3 75.6 81.0 92.6 122.1 160.4 154.0 160.3 119.1 65.5 41.8 1166.0
Prezipitazio egunak (≥ ≧0.5mm) 10.8 9.0 10.0 8.7 9.7 11.8 14.7 11.4 12.3 9.6 8.1 9.2 125.2
Elur egunak (≥ ≧5cm) 9.9 6.7 2.4 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 3.0 22.9
Eguzki orduak 132.0 142.3 174.2 186.4 187.5 136.6 123.6 152.5 114.2 135.8 128.3 125.2 1738.8
Hezetasuna (%) 68 64 61 59 63 72 77 75 76 72 69 68 69
Iturria: Japan Meteorological Agency[1]

EkonomiaAldatu

Nekazaritzari dagokionez zekaleak dira nagusi. Industriari dagokionez komunikazioekin loturiko jarduerak %50a hartzen du. Merkataritza berriz minorista da bereziki.

IruditegiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu