Arakawa ibaia (japonieraz: 荒川 Arakawa-gawa?) Tokion itsasoratzen den ibaia da. Kantō eskualdeko bigarren ibai luzeena da.

Arakawa
Arakawa-gawa
荒川
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera173 km
Geografia
Map
Koordenatuak36°08′10″N 139°22′06″E / 36.1361°N 139.3683°E / 36.1361; 139.3683
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Saitama
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera2.940 km²
Arro hidrografikoaAra river basin (en) Itzuli
Ur-emaria30 m³/s
LakuakLake Chichibu Sakura (en) Itzuli eta Lake Chichibu (en) Itzuli
IturburuaMount Kobushi (en) Itzuli
Bokalea
()
Tokioko Badia

Ibilbidea aldatu

Kobusi mendian sortzen da, Saitama prefeturan eta 173 kilometro egin ondoren Tokioko Badian itsasoratzen da.

Historia aldatu

Aintzina Arakawa Tone ibaiaren adarra zen baina ibai hauek sarritan egiten zuten gainezka eta nekazaritza zailtzen zuten. XVII mendean Tokugawa Ieyasuk Edon bere shogunerriaren hiriburutza ezartzean ibaien ibilbideak finkatu zituen, nekazaritza egonkortzeaz gain ibaien garraioa inkatzeko helburua lortu zuen horrela. Horretarako Tone ibaiaren ibilbidea iparralderantz mugitu zuen eta Arakawa hegoalderantz, Iruma ibaiaren ibilgua hartu araziz. Mugimendu hauek erreka ugari sortu zituzten eta azekia bidez nekazaritzaren garapena etorri zen Kantō eskualde guztian, batez ere arrozarena.

Arakawa ibaia Estatu Batuetako Potomac ibaiarekin senidetua dago.

Kanpo estekak aldatu