Ireki menu nagusia

Koordenatuak: 37° 49′ N, 139° 44′ E / 37.817°N,139.733°E / 37.817; 139.733

Bandai-Asahi Parke Nazionala
Mt. Higashi-azuma.JPG
Higashi-Azuma mendia.
Kokalekua Honshu iparraldea
 Japonia
Azalera 1.870,41
Sorrera 1950

Bandai-Asahi Parke Nazionala (japonieraz: 磐梯朝日国立公園 Bandai-Asahi Kokuritsu Kōen?) Japoniako Honshu uhartearen iparraldean dagoen Parke Nazional ezaguna da. Herrialde osoko hirugarren handiena da hedaduraz eta Fukushima, Niigata eta Yamagata prefeturak hartzen ditu.

GeografiaAldatu

Hiru eremu hartzen ditu:

Dewasanzan-Asahi eskualdeaAldatu

Parkearen iparraldean dagoen eskualde menditsua da.

  • Dewasanzan: Dewako hiru mendiak (出羽三山 Dewasanzan) daude bertan. Shugendō erlijioarentzako eremu sakratua denez tenplu eta santutegi ugari daude bertan, batzuk mendien tontorretan. Gassan mendia da garaiena, 1984 metrotako sumendia.
  • Asahi mendilerroa: Ōasahi Dake (1.870m) da mendirik garaiena. Mendilerroak Japoniako eremu elurtsuena izatearen fama dauka. Sagae ibaia jaiotzen da bertan, ur garbiena daukanetako bat da, eta Mogami ibaiaren adarra da. Malda handiak dauzkanez hainbat urtegi erraldoi egin dira.

Iide eskualdeaAldatu

Parkearen hego-mendebaldea hartzen du eta hau ere menditsua da. Hainbat mendik gainditzen dute 2.000 metroko langa; Dainichi (2.128m), Iide (2.105m), Eboshi (2.017m), Kitamata (2.025m) eta Onishi (2.013m).

Bandaiazuma-Inawashiro eskualdeaAldatu

Parkearen hego-ekialdea hartzen du. Bandai mendia (1.819m) da aipagarriena eta bere oinean Inawashiro aintzira dago.

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

Kanpo loturakAldatu