Hjørring, Danimarkako Iparraldeko Jutlandiako eskualdean dagoen hiria da, Vendsyssel-Thy uhartean dagoen handiena.

Hjørring
hiria
Administrazioa
Herrialdea Danimarka
EskualdeaIparraldeko Jutlandiako eskualdea
Posta kodea9800
Geografia
Koordenatuak57°27′36″N 9°59′12″E / 57.46°N 9.9867°E / 57.46; 9.9867
Map
Azalera311 km²
Altuera50 m
Demografia
Biztanleria25.917 (2023)
Metropolia67.171
Dentsitatea79,62 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakWerder (Havel), Kristiansand, Kerava (en) Itzuli, Reykjanesbær, Trollhättan udalerria eta Changchun
hjoerring.dk

Historia

aldatu

Aztarna arkeologikoek duela 10.000 urte jadanik populatua izan zela diote. Hjørring noiz sortu zen ezaguna ez bada ere, berau aipatzen den dokumenturik zaharrena 1243koa da. 1459an Kristian I.a Danimarkakoak bere babesean hartu zuen hiria.

Ekintzak

aldatu
  • Dana Kopa: Munduko gazteen futbol txapelketa handienetakoa da, 25.000 partaide izaten baititu (jokalari, entrenatzaile eta abar kontutan hartuta). 1982an hasi zen jokatzen.
  • Hjørring Revue: Udako antzerki, musika eta dantza jaialdia. 20. hamarkadatik ospatzen da.

Kirolak

aldatu

Herriko kirol talde garrantzitsuena Fortuna Hjørring emakumezkoen futbol taldea da, Danimarkako 9 liga eta 8 kopa irabazteaz gain 2003an UEFA Emakumezkoen Kopako finalista izan baitzen.

Hiri senidetuak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu