Franciscus Junius (Heidelberg, 1589ko urtarrilaren 29a - Windsor, Ingalaterra, 1677) alemaniar hizkuntzalaria izan zen. Hizkuntza anglosaxoiaren edo ingeles zaharraren eta hizkuntza germaniarren arteko harremanak aztertu zituen. Teologia-ikasketak egin zituen. Herbehereetan izan zen 1617tik aurrera, eta Ingalaterrara jo zuen 1620an. Han eman zituen hogeita hamar urteetan eskuizkribu zaharren bilduma bikain bat osatu zuen Oxforden, eta ingeles literaturako testu zaharrak eman zituen argitara: Caedmon, lehen ingeles poeta kristauaren lanak (1655ean argitara emana) eta IV. mendeko Ulfilas apezpikuaren kode gotikoa (1665ean argitara emana). 1651-1674 urte-bitartean Herbehereetan eta Frisian barrena ibili zen, eta frisierari buruzko ikerketa-lan batzuk egin zituen. 1671n itzuli zen Ingalaterrara. Garrantzi handia izan zuen gerora haren Etymologicum Anglicanum lanak (1743an argitara emana).

Franciscus Junius

Bizitza
JaiotzaHeidelberg1591ko urtarrilaren 29a
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
 Frantziako Erresuma
 Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaWindsor (en) Itzuli1677ko azaroaren 19a (86 urte)
Familia
AitaFranciscus Junius
Hezkuntza
HeziketaLeidengo Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakfilologoa, arte-historialaria eta liburuzaina
Enplegatzailea(k)Leidengo Unibertsitatea

Erreferentziak aldatu