Francisco Sánchez de las Brozas

Francisco Sánchez de las Brozas (Brozas, Cáceres, 1523 - Salamanca, 1601), izengoitiz El Brocense deitua, espainiar humanista izan zen.

Francisco Sánchez de las Brozas
Brocense01.jpg
Bizitza
Jaiotza Brozas, 1523 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Espainia
Heriotza Salamanca, 1601 (77/78 urte)
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
latina
Jarduerak
Jarduerak filologoa
Enplegatzailea(k) Salamancako Unibertsitatea

BizitzaAldatu

Salamancan ikasi zuen, eta hiri hartako Unibertsitatean erretorika, greziera eta filosofia irakatsi zituen. Erasmoren jarraitzaile zen, eta Inkisizioaren aurrera eraman zuten ebanjelioaren gainean idatziriko iruzkin batzuengatik. Erretorikari buruzko liburu batzuk idatzi zituen: De arte dicendi (1556, Mintzoaren antzeaz); Organum dialecticum et rehetoricum (1579, Dialektika eta erretorika egiturez); eta hizkuntza klasikoak ikasteko gramatika-liburuak aurkeztu zituen: Gramaticae Graecae compendium (1581, Gramatika grekoaren laburpena); Arte de saber latín (1595, Latina ikasteko bidea). Jakintza-lanak eta filosofia-lanak ere aurkeztu zituen. Horazioren eta Virgilioren lanak itzuli zituen gaztelaniara, eta Garcilaso poetaren lanen argitalpen kritiko bat prestatu zuen.

ErreferentziakAldatu