Francisco Ibáñez Irribarria

musikagile espiniarra
Artikulu hau Oiongo musikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Francisco Ibáñez (argipena)».

Francisco Ibáñez Irribarria (Oion, Araba, 1951ko martxoaren 6a) euskal herritar musikaria da.

Francisco Ibáñez Irribarria

Bizitza
JaiotzaOion1951ko martxoaren 6a (73 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

IMDB: nm0406606 Discogs: 5368311 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Aita Oiongo musika-bandako zuzendari zuen, eta harekin egin zituen lehen Musika ikasketak. Hamaika urterekin seminarioan sartu eta Solfeoa eta Harmonia ikasi zituen.[1] Gero, harmoniako eta kontrapuntuko ikasketak egin zituen Bartzelonan Poch, Guinovart, Oltra eta Solerrekin, eta koru-zuzendaritzakoak E. Ribórekin. Bilbon sakondu zituen ikasketak Juan Corderorekin, eta Gasteizen egin zituen konposiziokoak eta instrumentaziokoak Carmelo Bernaolarekin. Hezkuntza Zientzietan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Gasteizko Jesus Guridi musika kontserbatorioko irakaslea da. Musika-lan asko sortu ditu ahots, musika-tresna, kamera, banda eta sinfonia arloetan, bai eta zinemarako musika ere. Aipatzekoak dira konposizio arloan xede pedagogikoz sortu dituen musika-lanak.

Argitaratutako lanak

aldatu
  • Inguruak. Berziztu Txistuzale Elkartea, 2003
  • Ave María : (In memoriam José Rada). CM Ediciones Musicales, 2003
  • Hitzera itzuli. CM Ediciones Musicales, 2004
  • Gogo bizia. Berziztu Txistuzale Elkartea, 2007
  • Elkarrizketa. Berziztu Txistuzale Elkartea, 2008
  • Dona nobis pacem. CM Ediciones Musicales, 2009
  • 7 kolore (testuak: Jon Arretxe ; ilustrazioak, Cristina Fernández). Erein, 2010
  • Juegos de otoño : para voces blancas y orquesta. CM Ediciones Musicales, 2011

Grabazioak

aldatu
  • 8 x 2 : flauta, oboe, 2 klarinete, fagot, tronpeta, tronboi eta pianoa (Int.: flauta, Enrike Diaz de Heredia ; oboea, Vicente Elizondo ; klarineteak, Begoña Divar eta Juanjo Mena ; fagota, Elena Romo ; tronpeta, Iñaki Urkizu ; tronboia, Julio García ; pianoa, Angela Vilagrán ; zuzendaria, Hilario Extremiana) Musikaste (18. 1990. Errenteria). Estrenaldia
  • Ave María : (In memorian José Rada).(Int.: Orquesta de alumnos de la Escuela de Música J. Guridi ; zuz., Juan José Mena). In: Escolanía Udaberria (Vitoria-Gasteiz). Nuestros Compositores. Escolanía Udaberria, 1994
  • Jubilate Deo. In: Escolanía Udaberria (Vitoria-Gasteiz). Nuestros Compositores. Escolanía Udaberria, 1994
  • Juegos de Otoño (Int.: Carmen Ayastui, pianoa. In: Escolanía Udaberria (Vitoria-Gasteiz). Nuestros Compositores. Escolanía Udaberria, 1994
  • Mester traigo fermoso. In: Nieto, Albert. El piano actual. Edicions Nova Era, 1995. Erref.: New Contemporary Music NCM1
  • Juegos de Otoño. In: Orquesta Sinfónica de Euskadi. XX Aniversario Gas Natural de Alava. Laute, 1996. Erref.: LCD-008
  • Despedida : De la obra teatral "Un tal ángel". In: Orquesta Sinfónica de Euskadi. XX Aniversario Gas Natural de Alava. Laute, 1996. Erref.: LCD-008
  • Digresión sobre "mística". In: Euskal Herriko Musikagileen Elkartea. Vol. 3. E.H.M.E., 2002. Erref.: Laute LCD-067
  • Ave Maria. (Int.: Leioako Udal Kontserbatorioko Kantika Korala (zuz. Basilio Astúlez), Gernikako Gaudeamus Korala (zuz. Julia Foruria) ; Leioako Udal Kontserbatorioko Orkestra ; zuz. Margarita Lorenzo de Reizabal). Musikaste (31. 2003. Errenteria).
  • Juegos de otoño. (Int.: Leioako Udal Kontserbatorioko Kantika Korala (zuz. Basilio Astúlez), Gernikako Gaudeamus Korala (zuz. Julia Foruria) ; Leioako Udal Kontserbatorioko Orkestra ; zuz. Margarita Lorenzo de Reizabal). Musikaste (31. 2003. Errenteria).
  • Ave Maria. In: Udazkeneko jolasak = Juegos de otoño. Laute Records, 2003. Erref.: LCD-084
  • Elsa Schneider, Introducción y escenas 1 a 5. In: La música en Vitoria Gasteiz = Vitoria Gasteizen musika. Gasteizko Udala, 2004. Erref.: ZC-338
  • Dos sofismas y un suspiro : para flauta y guitarra. In: Compositores vascos actuales = Gaur eguneko euskal musikagileak . BBK Fundazioa, 2004. Erref.: LIM-BBK 012
  • Auroras de San prudentzio : Habanera (1995-96). (Int.: coral Prudentzio Egunsentia ; zuz. Ángel Alsasua Santos). Oion kanta kantari Prudentzio Egunsentia, 2008. Erref.: CDSonora 11/08
  • Tiempo de vals (1989-90)(Int.: coral Prudentzio Egunsentia ; zuz. Ángel Alsasua Santos). Oion kanta kantari Prudentzio Egunsentia, 2008. Erref.: CDSonora 11/08
  • Zaindari ona dugu (1997-98)(Int.: coral Prudentzio Egunsentia ; zuz. Ángel Alsasua Santos). Oion kanta kantari Prudentzio Egunsentia, 2008. Erref.: CDSonora 11/08
  • Ave Maria. In: Vocalia Taldea. Maria Mater. NB, 2010. Erref.: NB, NB021
  • 7 kolore. Erein, 2010

Erreferentziak

aldatu