Fosforilazioa, biokimikan, molekula bati fosfato-talde bat (PO43-) gehitzea da. Funtsezko prozesua da zelulen metabolismoan, bitaminen ekintzan eta entzimen eraketan.

Serinaren albo katea fosforilatua. Oxigeno atomoak gorriz daude, fosforo atomoak laranjaz, karbono atomoak grisez, eta nitrogeno atomoak urdinez. Hidrogeno atomoak ez dira irudikatu.

ADPren fosforilazioa

aldatu

Izaki bizidunek energia kimikoa bakarrik erabil dezakete lan egiteko. Giharren uzkurtzeak, proteinen ekoizpenak, etab., energia etengabe behar duten prozesuak dira. Elikagaietatik jaso ondoren, energia hori konposatu kimiko berezi batzuen loturetan pilatzen da, adenosina difosfatoren (ADP) fosforilazio erreakzioaren bidez:

ADP + P → ATP + H2O

Lotura horiek berriro hausten direnean, energia askatzen dute behar den lekuan eta neurri egokian erabiltzeko.

ADPa fosforilatzeko bide desberdinak daude:[1]

  ADP   ATP
 
pirubato kinasa
 
Fosfoenolpirubatoa + ADP   Pirubatoa + ATP
  • Fosforilazio oxidatiboa: elektroien garraio katean NADH eta FADH2 molekulen elektroien transferentziaren ondorioz sortutako protoien gradientetik lortzen da ATParen sintesirako behar den energia. Protoiek gradientearen alde mugitzeko duten joeraz baliatzen da ATP sintasa konplexu entzimatikoa ATPa sintetizatzeko behar den energia lortzeko. NADH molekula bakoitzak eragiten duen protoi-mugimendua nahikoa da 3 ATP molekula sintetizatzeko, eta FADH2 molekula bakoitza aski da 2 ATP sintetizatzeko. Fosforilazio-mota hau katalizatzen duen konplexu entzimatikoa zelula prokariotoen mintz plasmatikoan, zelula eukariotoen mitokondrietan eta landare-zelulen kloroplastoetan egoten da.[2]

Proteinen fosforilazioa

aldatu

Fosforilazioa proteinen aldaketa itzulgarria da, haien egitura aldatzen duena; horren ondorioz, proteinaren aktibazioa edo desaktibazioa gertatzen ahal da, edo haren funtzioaren aldaketa. Funtsezko erreakzioa da funtzio zelularrak erregulatzeko. Proteina kinasek katalizatzen dute proteinen fosforilazioa, eta fosfatasek desfosforilazioa.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Imarru. Metabolismoa (I). zientziajoleak.pbworks.com (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 11).
  2. a b Osinalde, Nerea. Adenosina trifosfato. ZTH zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa, CC BY-SA 4.0, zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 12).
  3. 1992ko Nobel sariak. Elhuyar aldizkaria, 66. zenbakia, 1992ko abenduak 1, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 12).

Kanpo estekak

aldatu