Formigas (portugesez: Ilhéus das Formigas, fuɾˈmiɡɐʃ ahoskatua; euskaraz: «Inurrien uhartetxoak» esan nahi duena) Azoreetako ekialdeko uharte taldeko uhartetxo talde bat da. Ponta do Castelon, Santa Maria uhartearen hego-ekialdeko muturrean uhartetxoak ikus daitezke prismatiko batzuk erabilita. Uhartetxoek, guztien artean, 0,9 hektareako azalera hartzen dute, ikuspuntu ekologikotik urpean duten zatia garrantzitsua delarik. Lehen aldiz 1427an begiztatu zituen Diogo de Silvesek.

Formigas
Datu orokorrak
Garaiera11 m
Motauharte
Azalera0,009 km²
Geografia
Map
Koordenatuak37°15′N 24°45′W / 37.25°N 24.75°W / 37.25; -24.75
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo eskualde autonomoa Azoreak
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Deskribapena eta kontserbazio estatutua aldatu

Uhartetxoek eratzen dituzten zortzi harkaitzak oso baxuak dira, tokirik altuena 11 metrotara dagoelarik Formigão uhartetxoan. Sekula ez da inor bertan bizi izan. Santa Maria uhartetik 37 kilometro ipar-ekialdera eta São Miguel uhartetik 63 kilometro hego-mendebaldera daude. Uhartedi txiki honen gehienezko luzera 165 metrokoa da, eta bere zabalera 80koa. Ikuspuntu geologikotik, uhartetxoak, funtsean, basalto harkaitzez osatuta daude, Miozenoko fosilak dituzten kareharrizko betaren batzuk ere agertzen direlarik. Uhartetxo hauek inguratzen dituzten urak garrantzi ekologiko handikoak dira, bertan bizi diren bizidun mota ugariengatik, espezie askorentzat ugalketa eta elikatze tokia delarik, marrazo, dortoka eta zetazeoak horien artean.

Kanpo estekak aldatu