Formak hazkundean

Koldobika Jauregik eginiko eskultura, Intxaurrondon (Donostia, Gipuzkoa) kokatua

Formak hazkundean Koldobika Jauregi eskultoreak 1994an sortutako haitzurdin grisezko eskultura bat da, zortzi metro garai eta 120 tonatik gorako pisua dena. Donostiako (Gipuzkoa) Intxaurrondo auzoan dago, Sagastieder plazan.[1]

Formak hazkundean
Jatorria
Sortzailea(k)Koldobika Jauregi
Ezaugarriak
Materiala(k)haitzurdina
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′49″N 1°57′23″W / 43.313675°N 1.956294°W / 43.313675; -1.956294
Map

Kutsu totemikoa duen eskultura da, eta zaldi buruak gainjartzean oinarritzen da. Lasturko haranetik ekarritako marmol grisa erabili zuen Jauregik, bere lanetan sarritan erabili du zaldia eskultore honek.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. «Formak hazkuntzan - Donostiako eskulturak» www.santelmomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  2. Bestelako begirada. Eskulturak Donostian, Donostia Turismoa.

Kanpo estekak aldatu