Ireki menu nagusia

Fon edo dahomey Afrikako mendebalean, Beningo (700.000 lagun) eta Togoko hegoaldean (10.000 lagun), bizi den herria da. Herri nekazaria da (artoa eta palmondo-olioa). Eskulangintzan ere aritzen dira (zurezko estatua bitxiak, brontzez estaliak). Ginea aldeko hizkuntza sudandar batean mintzo dira. Gizarte fon tradizionaleko hierarkia zorrotza zen, eta aginte-maila handia zuen erregeak. Fon herrikoak ziren Dahomeyko azken erregeak.

ErreferentziakAldatu