Ireki menu nagusia

Flechas y Pelayos semanario infantil gaztelerazko haurrentzako aldizkari falangista izan zen.

Flechas y Pelayos semanario infantil
Mota haur eta gazte aldizkaria
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 1936 urtea
Azken alea 1949 urtea
Hizkuntza Gaztelera
Argitaratze lekua Donostia
Kolorea koloretan
Argitaletxea Delegación Nacional del Frente de Juventudes
Banaketa
Banatze-eremua Euskal Herria
Maiztasuna Astekaria
Historia
Ideologia Falange Española Tradicionalista y de las Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista (FET y de las JONS)
Zuzendaria Justo Pérez de Urbel

ArgitalpenaAldatu

1936an sortu zen, eta 1949an desagertu. 1936tik 1938 arte Donostian argitaratu zen. Delegación Nacional del Frente de Juventudes argitaletxeak argitaratu zuen eta Falangeren aldeko ideologia zuen. 1937ko Bateratze Dekretuaren ondorioz bi erakunde hauek elkartu ziren: Comunión Tradicionalista eta Falange Española Tradicionalista y de las Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista (FET y de las JONS). Comunión Tradicionalistak Pelayos argitaratzen zuen eta bigarren erakundeak, berriz, Flecha. Bere estiloa doktrinarioa eta konfesionala zen, garai bateko aldizkarien ezinbesteko lekukoa, haur eta gazteen artean oso popularra ez izan arren.[1] Justo Pérez de Urbel historialaria eta beneditarra izan zuen zuzendari. Santo Domingo de Silosko monasterioko apaiz hau Ramiro Ledesma Ramos politikariaren laguna zen.[2][3]

Bere ibilbidean partaide asko izan zituen:Fray Justo Pérez de Urbel bera eta Juan Ernesto Vinardell, Álvaro de La Iglesia, Emilia Cotarelo, besteak beste eta irudigileen artean José Alcaide Irland, María Claret, Avelino de Aroztegui, Ardel, Castanys,Teodoro Delgado,Gabi, José Laffond, Moro, Pena, Roso, Serra i Masana, Santi, Soravilla, Luis Vigil, Zatarain. Testuetan ere Fernández Vague, Isabel Suárez de Deza, Pilar del Valle eta Gloria Fuertes. Bildumen artean aipa daitezke Sherlock Lopez eta Gabiren Watso de Leche. 140.000 aleko tirada lortu zuen. Guztira 536 zenbaki argitaratu ziren, astean behin, baita 11 almanaka ere. Gehigarri bat ere argitaratu zuten: Maravillas.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. a b Cuadrado, Jesús (2000) Atlas español de la cultura popular:De la historieta y su uso 1873-2000 Madrid: Ediciones Sinsentido/Fundación Germán Sánchez Ruipérez. 1 v 475. or. ISBN ISBN 9788489384231.
  2. Joaquín Rabago (1977) «“ De flechas y pelayos a Butifarra”» Aldizkaria Tiempo de historia (Año III, n.33 (1977).): 128-129.
  3. Cuadrado, Jesús (2000) Atlas español de la cultura popular:De la historieta y su uso 1873-2000 Madrid: Ediciones Sinsentido/Fundación Germán Sánchez Ruipérez. 2 v 984-985. or. ISBN ISBN 84-89384-23-1.

BibliografiaAldatu

  • Alary, Viviane (ed) (2002). Historietas, comics y tebeos españoles. Presses Universitaires du Mirail: Hespérides Espagne, Université de Toulouse, Le Mirail.
  • CUADRADO, Jesús (2000). Atlas español de la cultura popular: De la historieta y su uso 1873-2000. Madrid: Ediciones Sinsentido/Fundación Germán Sánchez Ruipérez. 1 v. ISBN 9788489384231
  • Cuadrado, Jesús (2000). Atlas español de la cultura popular: De la historieta y su uso 1873-2000, Madril: Ediciones Sinsentido/Fundación Germán Sánchez Ruipérez. 2 v. ISBN 84-89384-23-1.
  • Martín Martínez, Antonio (02/1968). Apuntes para una historia de los tebeos III. Tiempos heroicos del tebeo español (1936-1946). Madrid: Revista de Educación, n.º 196.
  • Otero, Luis (2000). Flechas y Pelayos. Moral y estilo de los niños franquistas que soñaban imperios, Madril: Edaf.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu