Fiore

Poloniako panti ekoizlea eta saltzailea

Fiore (FiORE gisa estilizatua) 1998an Poloniako Łódź hirian sortu zen jantzi-marka bat da, pantiak, galtzerdiak eta galtzetinak ekoizten dituena.

Fiore
Datuak
Motamarka erregistratua
Jarduera sektoreaehungintza
HerrialdeaPolonia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaBaltzu kolektibo
Historia
Sorrera1998
webgune ofiziala
Facebook: fiore.femmes Instagram: fiore.femmes Pinterest: fiore_official Edit the value on Wikidata

HistoriaAldatu

Fiore 1998an sortu zen Poloniako Łódź hirian. Garai batean Andrzej Strug izenez ezaguna zen ehungintza lantegietan zabaldu zuen lehen saila konpainiak. Instalazioak zaharberritu ostean, pantiak ekoizteari ekin zion. Hasieran 40 bat lagunek egiten zuten lan enpresan, urtean bi milioi pare panti ekoitziz.[1]

Hainbat urtez poliamidazko pantiak ekoitzi eta gero, 2004an lycra lantzeko teknologia berria sartu zuen.[1]

2005 eta 2007 bitartean bere makineria parkea handitu zuen Europar Batasunaren diru-laguntzei esker. 2006an patroidun pantiak fabrikatzen hasi zen.[1]

2009an Internet bidez saltzeko online denda ireki zuen.[1]

2014an Oeko-Tex Standard 100 ziurtagiria jaso zuen, hau da, bere produktuak gizakiontzat kaltegarriak izan daitezkeen osagai kimikorik gabe ekoizten dituela ziurtatzen duen bermea.[1]

2021ean Eccola izeneko panti jasangarrien produktu-lerroa merkaturatu zuen. Produktu-lerro honetako pantiak % 100ean gai biodegradagarriekin eginak dira.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e (Ingelesez) FiORE. About us. (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).
  2. (Polonieraz) «Polska marka wypuszcza pierwsze takie biodegradowalne rajstopy: poznajcie linię Eccola, w której moda spotyka się z ekologią» Elle 2021-04-02 (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).

Kanpo estekakAldatu