Finlandiako antzinako probintziak
Finlandiako probintzia historikoak (finlandieraz: maakunnat edo provinssit), Suediaren menpe egondako urteen ondorioz eratutakoak dira. Probintziak, 1634. urterako guztiz sortuak zituzten suediarrak, lurraldeen artean zegoen botere ekonomiko desberdinak banatu nahirik. Honela, mugen ondorioz, hainbat kultura desberdin eratu ziren Finlandian, urteen poderioz batzen joan direnak.
Probintziak, 1809. urtean desegin ziren, errusiarren esku gelditu ondoren eta bertan 100 urte ondoren dukerri handi bat osatu ostean, Finlandia independentzia lortu zuen. Orduan, probintzien mugak iraunarazten saiatu ziren baina azkenik 1997. urtean oraindik gelditzen ziren mugen zatiak bereizi eta gaur egungo banaketa administratibo modernoa adostu zuten. Hala ere, oraindik muga historikoak izaten jarraitzen dute eta finlandiarren arteko desberdintasun kultural txikiak ezberdintzeko balio dute.
Antzinako Probintziak
aldatuGaur egun ere, antzinako probintzien mugak erabiltzen dira finlandiera eta finlandiera-suedierazko dialektuak desberdintzeko. (Lehenengo izena finlandieraz eta bigarrena suedieraz)
- Jatorrizko Finlandia (Varsinais-Suomi, Egentliga Finland)
- Laponia (Lappi, Lappland)
- Karelia (Karjala, Karelen)
- Ostrobotnia (Pohjanmaa, Österbotten)
- Satakunta (Satakunta, Satakunda)
- Savonia (Savo, Savolaks)
- Tavastia (Häme, Tavastland)
- Nilandia (Uusimaa, Nyland)
- Åland uharteak (Ahvenanmaa, Åland)
- Vestrobotnia (Länsipohja, Västerbotten)
(Vestrobotnia ez da finlandiar probintzia bezala hartzen, Suediakoa baizik)
Antzinako Probintzien Armarriak
aldatuArmarriak ez ziren XVI. mende arte garatzen hasi eta ordudanik santuen zigiluak erabiltzen zituzten. Armarri bakoitzak probintziako fauna, flora edo bertako ohitura eta kulturen ezaugarriak ditu.
Armarrien artean bi motakoak desberdintzen dira: dukerri koroa dutenak (Benazko Finlandia, Häme, Karelia eta Satakunta) eta konderri koroa dutenak (Åland Uharteak, Ilandia, Laponia, Pohjanmaa eta Savonia). Koroak, probintziek Suediar Errsumaren barnean zuten garrantziagatik bereizten dira.
Gaur egun oraindik, antzinako armarriak erabili ohi dira, herri, eskualde eta baita Finlandiako probintzietan ere.
Åland Uharteak |
Jatorrizko Fin. |
Karelia |
Laponia |
Nilandia |
Ostrobotnia |
Satakunta |
Savonia |
Tavastia |
Kanpo estekak
aldatu