Satakunta (antzinako probintzia)

Satakunta
Satakunta / Satakunda


1634 - 1775
Satakuntako armarria
Armarria
Satakuntako kokapena
Herrialdea
Gaur egungoa
Txantiloi:Herrialde info SDI
 FIN
Hiriburua Pori
Rauma
Azalera
km2
Biztanleria
Dentsitatea
()
bizt/km²

Satakunta Suediako antzinako probintzia bat zen, gaur egungo Satakunta eta Pirkanmaa eskualdeetan banatzen dena. Botniako Golko ertzeko kultura, oso berezia da eta betidanik eman den merkataritzagatik, irekia eta oparoa. Finlandiako probintzia zaharrena denez, Satakuntak, esperientziako sistema administratibo eta kulturalak ditu.

Probintziak, Benazko Finlandia, Häme eta Pohjanmaa probintziekin egiten zuen muga hegoalde, ekialde eta iparraldean. Mendebaldean aldiz, Botniako Golkoa zegoen, eskualdearen merkataritzaren aberastasun eta oparotasun iturri.

Historia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako historia»
 
Raumako eliza zaharra.

Probintzia X. mendean sortua zegoen jada, eta bikingoekin merkataritzan ibilia izan zela uste da (Benazko Finlandia probintzia bezala). Suediarren inbasioekin batera, gutxinaka, bere erresuman sartzen joan zen eta oparotasuneko probintzia bilakatu zen. Kostan egotearen ondorioa izan zen suediar asko bertan kokatzea baina denborarekin (hegoaldeko lurraldeetan gertatu ez zen bezala), suediar hizkuntz eta ohiturak ahaztu zituzten.

Administratiboki, probintzia, 1649. urtean deuseztatu zen eta Benazko Finlandia probintziarekin batua izan zen, Pori eta Turku Finlandiako hiri garrantzitsu eta aberatsenak bihurtu zirelarik.

Gaur egun Pirkanmaa eta Satakunta eskualdetan banandua dago.

Armarria aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako Antzinako Armarriak»

Hartz beltz bat ageri da bertan, antzinako larruzko merkataritzarengatik eta bertako hartzak oso preziatuak izan zirelako Erdi Aro guztian. Gainera, hartza bizitza basatiaren oroigarri da. Izarrak aldiz, gaueko zeru garbia isladatzen dute, neguko partean batik bat, zeruko izar guztiak ikusi daitezke hotzak zeruan eratzen duen garbitasunagatik.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu