Finarfin Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da, bere hil ondorengo lanetako bat den Silmarillionen agertzen dena. Noldor leinuko elfo bat da, Finwë erregearen eta Indisen semea, Fingolfin, Findis eta Irimëren anaia eta Fëanorren anaiordea. Amanen jaio zen Arafinwë izenarekin, "Finwë noblea" esan nahi duena quenya hizkuntzan. Finarfin Arafinwë izenaren sindarinezko itzulpen bat da.

Finarfin Finwëren seme-alaben artean ederrena eta bihotzez jakintsuena zen, ondoren Olwëren seme-alaben laguna izan zen eta Eärwenekin ezkondu zen, Alqualondëko dontzeila beltxarga, Olwëren alaba, eta Eärwenekin izan zituen seme-alabak Finrod, Orodreth (istorioaren beste bertsio batzuetan Orodreth Angroden semea da), Angrod, Aegnor eta Galadriel izan ziren.

Bere semeekin batera Fëanor jarraitu zuen Erdialdeko Lurralderantz, baina Alqualondëko sarraskia eta Mandosen madarikazioaren ondoren, Finarfinek Valinorrera itzultzea erabaki zuen eta Valarrei barkamena eskatzea, barkatua izan zelarik. Honela Amanen geratu ziren Noldorrak hauen Errege Goren bezala gobernatzera pasa zen. Baina Finarfinen semeek Erdialdeko Lurralderako euren bidaia jarraitu zuten, Fëanorren traizioa gorabehera, Aramanen utzi zituena eta bere osteekin Telerien ontzietan ihes egin zuena.

Kanpo estekak

aldatu