Alqualondëko sarraskia

Tolkienen Silmarillion izeneko lanean, Alqualondëko sarraskia edo Elfoen Arteko Lehen Sarraskia Zuhaitzen Aroaren amaieran gertatu zen Amanetik ihes egiten ari ziren eta Erdialdeko Lurraldera azkar iristeko telerien itsasontzien bila ari ziren Noldorren aldetik. Teleriek ezezkoa eman zietenez, Noldorrek eraso egin zuten eta itsasontziak lapurtu zituzten.

Alqualondëko sarraskia
Motafictional battle (en) Itzuli
KokalekuAlqualondë
Parte-hartzaileak
Noldor (en) Itzuli
Teleri (en) Itzuli

Noldorren irteera Amanetik

aldatu

Tirion hiritik irten ziren Noldorrek buruzagi bezala Fëanor zuten, bere herria Melkorren atzetik joateko konbentzitu zuena silmarilak lapurtu izanagatik eta euren erregea eta Fëanorren aita zen Finwë hiltzeko.

Noldorrek bidea Amaneko kostaldetik jarraitu behar zuten, Pelori mendietatik ekialdera, iparralderantz Helcaraxë pasabidea zeharkatzeko, zentzugabeen pasabidea, Erdialdeko Lurralderantz. Baina, Noldorren aurrealdeko taldea, Fëanorrek gidatua, kostaldeko hiria zen Alqualondëra iristean bertan geratu zen. Fëanorrek Teleriekin eta hauen errege zen Olwërekin euren bidaia laburtzeko itsasontzi batzuk ustea negoziatu nahi izan zuen.

Alqualondëko sarraskia

aldatu

Teleriek ezezkoa eman zioten, sekula ez baitzuten muturrik sartu Melkorren Noldor printzeengan sortu zituen gezurretan. Fëanorrek, orduan, desesperaturik, bapatean hiria eraso zuen, portuetara abiatuz barkuak hartzeko. Bere seme-alabek eta bere alde zeuden gainontzeko Noldorrek eraso horretan lagundu zioten. Noldorrek askoz lehenago egin zituzten arma eta armajantziak zeramatzaten, ezpatak kasu; bitartean, Teleriek ia euren burua defendatzerik ere ez zuten arku eta geziekin. Hasieran, borroka nahiko parekatua izan zen, Alqualondën bizi ziren teleriak Fëanorrekin batera zihoazen noldorrak baino askoz gehiago baitziren.

Baina atzerago noldorren talde nagusia zetorren, Fëanorren erdianaia zen Fingolfinek eta honen seme-alabek gidatutakoa. Hirira iritsitakoan eta borrokaren nahastea eta Noldorrak Teleriak garaitzeko gai ez zirela ikusita, eta azken hauek borroka hasi zutenak izan zirela pentsatuz, Fëanorren Noldorrei batu zitzaizkien. Honela, noldorrek itsasontziak eurenganatu ahal izan zituzten, eta Teleriek hildako ugari jasan zituzten. Azkenean, Fëanorren beste erdianaia zen Finarfinek eta honen seme-alabek gidatutako Noldor taldea iritsi zen. Hauek, Olwërekin senidetuta Finarfinen emazte zen Eärwen herri honetakoa izateagatik, ez zuten noldorren alde borrokatu, baina borroka hauen alde ia guztiz erabakita zegoenean iritsi ziren.

Hondamendia Noldorrentzat

aldatu

Fëanorren Noldorrek eta Fingolfinen batzuk Telerien zenbait itsasontzi eurenganatu zituzten eta iparralderantz abiatu ziren, gainontzekoak norantza horretan oinez abiatu ziren bitartean. Une horretatik aurrera Finarfinek Fëanor bakarrik uztea pentsatu zuen, baina bere seme-alabekin batera jarraitzeko arrazoia bere kargu zeuden Noldorrak gidatu behar zituela izan zen, Fëanorrek Noldorrentzat ere sekulako hondamendia suposatuko zuten erokeriak egitera eraman zitzakeela ikusita.

Ossëk, itsaso zurrunbilotsuen maiarra eta Telerien hurbileko laguna zena, berehalako batean hartu zuen mendekua eta Noldorrak zihoazen itsasontzi ugari hondoratu zituen. Fingolfin eta bere seme-alabak orduan ohartu ziren euren errakuntzaz eta Finarfinek eta honen seme-alabek erabakitako gauza bera erabaki zuten.

Ekintza honek Noldorrengan izan zituen ondorioak handik gutxira isladatu ziren, Valarrek Noldorren Maldizioa adierazi zutenean.

Kanpo estekak

aldatu