Angrod
Angrod, Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da, idazlearen hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen dena. Noldorren Errege Etxeko elfo bat da. Bere izena, sindarinezkoa da eta "burdinazko heroia" esan nahi du. Telerien hizkuntzan, Angarato izena du, quenyaz "Artanga", baita, azken hizkuntza honetan, "Angamaitë" izena ere, "Burdinazko Eskuak" esan nahi duena.
Istorioa
aldatuNoldor printzea eta Finarfinen hirugarren semea zen. Anaia eta arreba bezala, Finrod, Orodreth, Aegnor eta Galadriel zituen. Ez zen Valinorren geratu bere aitarekin, baizik eta bere anaia Finrodekin joan zela Erdialdeko Lurraldera, Feänorrekin, Melkorren aurka zin egin baitzuen. Finroden basailua, bere anaia Aegnorrekin batera, Dorthonioneko iparraldeko maldak zaindu zituen.
Noldor guztietatik, Angrod zen Sindarren lagun handiena eta hauek gehien errespetatzen zutena, bereziki Thingolek, hainbeste, beti ondo hartua izan zela Menegrothen, Valinorreko ihesaren arrazoia eta Mandosen Maldizioa kontatzera ausartu zela. Dagor Bragollach izeneko guduan erori zen.