Finwë
Finwë Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da. Idazle honen hil ondorengo lanetako bat den Silmarillionen agertzen da. Elfo bat da, Oromë valarrak Valinorrera joan eta elfoen izenean hitz egiteko aukeratu zituen hiru enbaxadoreetako bat, Ingwë eta Thingolekin batera, Valarrek elfoak Amanera bizitzera joateko egindako deiaren ondorioz.
Finwë | |
---|---|
Legendarium | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Míriel (en) Indis |
Seme-alabak | |
Familia | House of Finwë (en) |
Bestelakoak | |
Etsaiak | Melkor |
Finwë Valinorrera jarraitu zuen herria ondoren Noldor bezala ezagutua izan zen, Elfo Sakonak, Aulëren lagunak, ospe handia lortu zutena Erdialdeko Lurraldean. Finwë Amaneko Noldorren lehen Errege Gorena bezala hartzen da.
Finwëk Eldamarren seme bat izan zuen Tar-Mirielekin, Curufinwë izena jarri ziona. Mirielek, baina, bere seme hau beti deitu izan zuen Fëanor, quenya hizkuntzan "Suzko izpiritua" esan nahi duena.
Fëanor jaio ondoren, Miriel oso nekatuta sentitu zen eta Lorienen lorategietara joatea erabaki zuen, non atseden hartzeko etzan eta hil egin zen, ez baitzuen Mandosen geletatik itzultzerik nahi. Fëanor ezkondu zenean, Finwë bigarren aldiz Vanyar herrikoa zen Indisekin ezkondu zen, honekin lau seme-alaba izan zituelarik: Finarfin, Lalwen, Findis eta Fingolfin.
Melkor askatua izan eta honek Finwëren semeei sinestarazi zien gezurrek eragindako gertaera izugarrien ondoren, Finwëk Tirion utzi zuen eta Formenosera joan zen erbestera bere seme nagusiarekin batera. Han hila izan zen Melkorren esku, Ungoliant armiarma erraldoiak eragindako iluntasunaren erdian.