Tolkienen legendarium ospetsuan eta honen hil ondorengo lana den Silmarillionen, Finrod Felagund, Noldor printze bat zen, Finarfin eta Earwënen seme nagusia. Valinorren jaioa Zuhaitzen Aroetan, Noldorrekin joan zen (berarekin altxor ugari ere eramanez) Erdialdeko Lurraldera, lur zabalagoen bila, baina ez Silmarilen bila (baina bai Mandosen Maldiziopean).

Historia aldatu

Finrod, harpa maite zuen elfo jakintsu bat zen. Bera izan zen gizakiak Beleriandera iristen ikusi zituena, Edainen lehen Etxea bezala ezagutua izango zeneko gizakiak, Beleriandere, Bëorren buruzagitzapean iritsi zirenean. Hauek, Finroden edertasuna eta ezagutzengatik, hau, Nom deitu zuten "Jakintsua" esan nahi duena.

Finrod Beleriandera iritsi zenean, bere osaba-aitona Thingolekin geratu zen Minas Tiritheko dorrea sortu zuen arte, Tol Sirion uhartean, Sirion ibaiaren Belerianderanzko igaroera zaintzen zuena.

Handik gutxira, Finrodek, aholkua eskatu zion Thingoli, denbora bat lehenago, Ulmo valarrak berarekin hitz egin baitzuen, eta bere erresuma sortzeko toki sekreturen bat bilatzeko esan zion, bere lehengusu Turgonekin gertatu zen lez (ondoren, Gondolin ezkutatutako hiria sortu zuena). Thingolek, orduan, Narog ibaiko leizeei buruz hitz egin zion, toki horretan, Nargothrond zitadela boteretsua eta izen bereko hiria sortu zituelarik, non Noldorretako asko berarekin bizi ziren eta euren erregea bezala gurtzen zuten. Nanoak, Finrodek deitu zituen euren mantsioak leizeetan eraikitzen laguntzeko, eta, horregatik, Felagund deitu zuten (Felak-gûndu khuzdûlez), "leize zulatzailea" esan nahi duena).

Noldorren printze guztietatik, Tirionetik altxor gehien ekarri zituena, Finrod izan zen, eurekin, Nogrod eta Belegosteko nanoentzako bitxigintza objektu ugari egitea agindu zuena, horien artean, Nauglamir nabarmentzen delarik, nanoen lepokoa, ondoren, Mandosen Maldizioan nahastuko zena, Doriath erresumaren suntsipena eraginez.

Gizakiak jada elfoekin aliatu zirenean, Bëorren herriko jaunak, Barahirrek, Finroden ondoan borrokatu zuen Dagor Bragollachen (Beleriandeko Guduetako laugarren gudua) eta Finroden bizitza salbatu zuen. Honek, esker on bezala, bere errege eraztuna eman zion (ordurarte "Finarfinen eraztuna" bezala ezaguna), beranduago, Barahirren eraztuna bezala ezagutuko zena, Barahirrek, edo honen edozein ondorengok laguntzarik behar bazuen, lagunduko ziola zin eginez.

Kanpo estekak aldatu