Filipinetako eliza barrokoak
Filipinetako Eliza Barrokoak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
San Agustin elizaren barnealdea, Manilan | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv |
Erreferentzia | 677 |
Kokalekua | Filipinak |
Eskualdea2 | Asia-Pazifikoa |
Koordenatuak | 14°35′24″N 120°58′12″E / 14.59000°N 120.97000°E |
Izen ematea | 1993 (XVII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Filipinetako Eliza Barrokoak Unescok 1993an izendatutako Gizateriaren Ondarea da, espainiarren garaiko eliza barrokoak biltzen dituena Filipinetan.
Hauek osatzen dute:
- San Agustin eliza, Manila
- Nuestra Señora de la Asuncion eliza, Santa Maria (Ilocos Sur)
- San Agustin eliza, Paoay (Ilocos Norte)
- Santo Tomas de Villanueva eliza, Miag-ao, (Iloilo)
Ezaugarriak
aldatuEliza hauek Filipinetako historian garrantzi handia izan dute, ez bakarrik uhartedia kristautzerakoan, baita ere Espainiar Inperioaren ezarpen politikoaren funtsa bezala, Estatua eta Eliza harreman estuan ulertzen baitziren.
Elizok espainiar eta latinoamerikar arkitekturan oinarritzen dira, baina bertako ezaugarriei egokituta, txinatar motiboak erabiltzeraino. Sarri, matxinada eta iraultzen erasoak jasan zituzten elizok, eta gotorleku itxura hartu ezinbestean. Argien, Nuestra Señora de la Asuncion elizan ikus daiteke, muino batean tontorrean eraikia, krisialdian zitadela gisa erabiltzen baitzen. Miag-ao herriko eliza ere hainbatetan eraso zuten, hegoaldeko musulmanek. Gainera, Filipinak Ozeano Bareko Suzko Eraztunean kokatuak daudenez, zimentazio eta hormabular sendoak eskatzen zituen, lurrikarei aurre egiteko. Hormabular ikusgarrienak Paoay herriko elizan daude. Horregatik, batzuetan lurrikara barrokoa deitzen zaio estilo berezi honi.
Babesa
aldatuFilipinetako Artearentzako eta Kulturarentzako Batzorede Nazionalak (National Commission for Culture and the Arts) beste 26 eliza kontserbatu eta babesteko izendatu ditu, duten garrantzi handia dela-eta. Kultura Altxor Nazional izendatu dituzte[1]. Balio historikoa ez ezik, ekualde bakoitzaren ordezkatzea ere hartu da kontuan:
- San Agustín, Bacong, Negros Oriental
- Inmaculada Concepción ,Balayan
- Santiago Apóstol, Betis Guagua, Pampanga
- Patrocinio de María, Boljoon, Cebu
- San Pedro y San Pablo, Calasiao, Pangasinan
- San Vicente de Ferrer, Dupax del Sur, Bizkaia Berria
- Inmaculada Concepción, Guiuan, Samar oriental
- Inmaculada Concepción, Jasaan, Misamis oriental
- San Juan Bautista, Jiménez, Misamis occidental
- San Isidro Labrador, Lazi, Siquijor
- San Pedro y San Pablo, Loboc, Bohol
- Santa Catalina de Alejandría, Luna, La Unión
- San Carlos Borromeo, Mahatao, Batanes
- San Guillermo de Aquitania, Magsingal, Ilocos Sur
- San Gregorio Magno, Majayjay, Laguna
- Asunción de Nuestra Señora, Maragondon, Cavite
- San Andrés, Masinloc, Zambales
- Santa Mónica, Panay, Capiz
- Cathédrale de San José, Romblon, Romblon
- San Raymundo de Peñafort, Rizal, Cagayan
- San Joaquín, San Joaquín, Iloilo
- San Juan Bautista, Tabaco City, Albay
- San Ildefonso, Tanay, Rizal
- Basilique de Michel Ange, Tayabas, Quezon
- Santa Catalina de Alejandría, Tayum, Abra
- San Matías, Tumauini, Isabela
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Eliza Barrokoak Tourism Philippines gunean
- Filipinetako jesulagunen elizak izendatzeko proposamena
- Eliza barrokoen izendapena hedatzeko proposamena