Filiberto Agaramont
Biarnoko seneskal, Agaramonteko konde, Asterreko bizkonde, Lescureko jaun eta Louvignyko bizkondea
Filiberto Agaramont (1552 - La Fère, 1580), Filiberto Gixune ere deitua, nafar aitoren semea izan zen, Agaramonteko etxekoa. Biarnoko seneskala, Agaramonteko eta Gixuneko kondea eta Baionako alkatea izan zen.
Filiberto Agaramont | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1552 | ||
Herrialdea |
![]() | ||
Heriotza | La Fère, 1580ko uztailaren 11 (27/28 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Antonio I.a Agaramontekoa | ||
Ezkontidea(k) | Diana Andoins (1567ko abuztuaren 16a - 1580ko uztailaren 11) | ||
Leinua | Agaramontar leinua | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Frantziako Erlijio Gerrak |
BizitzaAldatu
Antonio Agaramontekoarenen eta Helena Clermontekoaren semea zen. 1568ko azaroaren 21ean, 16 urte zituela, Diana Andoinsekin ezkondu zen Bidaxuneko gazteluan. Aita hil ondoren, Baionako alkate izendatu zuen Henrike III.a Nafarroako erregeak. Higanoten aurka borrokatu zen Frantziako Erlijio Gerretan. 1580an hil zen, La Fèreko setioan.[1][2]
ErreferentziakAldatu
- ↑ Sánchez-Marco, Carlos. Casa de Gramont. Historia medieval del Reino de Navarra, lebrelblanco.com Noiz kontsultatua: 2020-1-18.
- ↑ Les Gramont, mille ans d'Histoire, l'apogée de la Maison Gramont. collectiongramont.fr Noiz kontsultatua: 2020-1-19.