Diana Andoins

aristokrata frantziarra

Diana Andoins (Hagetmau, 1554 - Hagetmau, 1621eko otsaila),[1] izengoitiz Korisanda ederra deitua, Gaskoiniako aitoren alaba izan zen. Gixuneko kondesa, ezaguna da Henrike III.a Nafarroakoaren maitalea izan zelako.[2]

Diana Andoins
Bizitza
JaiotzaHagetmau, 1554 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Frantzia
HeriotzaHagetmau, 1621eko otsaila (65/66 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Filiberto Agaramont  (1567ko abuztuaren 16a -  1580ko uztailaren 11)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Bizitza aldatu

Hagetmauko gazteluan jaio zen 1554an; Paulo, Andoinsko baroia, eta Margarita Caunarkoa izan zituen gurasoak. 1568ko azaroaren 21ean, 14 urte zituela, Filiberto Agaramontekin ezkondu zen Bidaxuneko gazteluan; izan ere, Filiberto Antonio I.a Agaramonten semea eta Agaramonteko etxeko oinordekoa zen. Seme bat, Antonio, eta alaba bat, Katalina, izan zituzten. 26 urterekin alargundu zen, senarra 1580an hil baitzen La Fèreko setioan.[2]

Alargundu ondoren Hagetmauko gazteluan segitu zuen bizitzen. Ondare handiaren jabe izan zen, Andoins eta Agaramont etxeena jaso baitzuen. Kultura handikoa zen, eta Amadis de Gaula irakurri ondoren aukeratu zuen bere ezizena: Korisanda. Adiskidantza handia egin zuen Michel de Montaignerekin, eta honek Étienne de La Boétieren “Vingt et neuf sonnets” lana eskaini zion. Henrike III.a Nafarroakoaren maitalea izan zen 1582-1587 bitartean; Dianak eragin handia izan zuen harengan, eta diruz ere lagundu zion Parisko Liga Santuaren aurkako gerretan. Hagetmaun hil zen 1621ean.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Beste iturri batzuen arabera, 1620an hil zen.
  2. a b c Sánchez-Marco, Carlos. Diane de Andoins. Historia medieval del Reino de Navarra, lebrelblanco.com (Noiz kontsultatua: 2020-1-18).

Kanpo estekak aldatu