Antonio I.a Agaramont

Antonio I.a Agaramont (1526Bidaxune, 1576ko abenduaren 8a) nafar aitoren semea izan zen, Agaramonteko etxekoa, Agaramonteko eta Gixuneko kondea, Baionako alkatea eta Bidaxuneko printzea. Erlijio Gerretan Gaskoiniako eta Nafarroako higanoten burua izan zen.

Antonio I.a Agaramont

Baionako alkatea

Bizitza
Jaiotza1526 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Nafarroako Erresuma
HeriotzaBidaxune1576ko abenduaren 8a (egutegi gregorianoa) (49/50 urte)
Familia
AitaMenaud d'Aure, Vicomte d'Aster
AmaKlara Agaramont, heiress of Bidaxune, heiress of Gramont
Ezkontidea(k)Hélène de Clermont, Dame de Traves et de Toulongeon (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaAgaramontar leinua
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEuskal Herriko Erlijio Gerrak
Frantziako Erlijio Gerrak

Bizitza aldatu

Aita Menaud d'Aure (1485-1534), Asterreko bizkondea, eta ama Klara Agaramont, Agaramonteko etxeko oinordekoa, izan zituen. Karlos IX.a errege zela, armada higanotaren buruzagi izan zen Frantziako Erlijio Gerretan, eta oso harreman ona izan zuen haren ama Katalina Medicirekin. Besteak beste, Dreuxeko (1562ko abendua) eta Orléanseko (1563ko otsaila) guduetan borrokatu zen. Joana Albretekoak Nafarroako eta Biarnoko lotinant jeneral izendatu zuen. 1568an, Longjumeauko Bakearen ostean, Joana erregina Arroxelan babestu zen. Harrezkero, Antonio Séméac-eko gaztelura erretiratu eta neutraltasuna gordetzen saiatu zen. 1570eko urriaren 21ean, Bidaxuneko printze izendatu zuen bere burua. 1572an, bizirik atera zen San Bartolome eguneko sarraskitik Katalina Medicik eman zion laguntzari esker.[1][2]

Ezkontza eta seme-alabak aldatu

  • 1549ko irailaren 29an, Helena Clermontekoarekin ezkondu zen. Seme-alabak:
    • Filiberto Agaramont (1552-1580), Filiberto Gixune ere deitua.
    • Teofilo Agaramont (?-1597)
    • Joan Antonio Agaramont.
    • Margarita Agaramont.
    • Klara Susana Agaramont.

Literaturan aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Sánchez-Marco, Carlos. Casa de Gramont. Historia medieval del Reino de Navarra, lebrelblanco.com (Noiz kontsultatua: 2020-1-18).
  2. Les Gramont, mille ans d'Histoire, l'apogée de la Maison Gramont. collectiongramont.fr (Noiz kontsultatua: 2020-1-19).

Bibliografia aldatu

  • Jean de Jaurgain, "Corisande d'Andoins, comtesse de Guiche et dame de Gramont", Eusko Ikaskuntza, 105-140. orr. Online[Betiko hautsitako esteka].
  • Jean de Jaurgain eta Raymond Ritter, "La maison de Gramont 1040-1967", Les amis du Musée Pyrénéen, Tarbe (Bi liburukiak).

Kanpo estekak aldatu