Fernando Plazaola

EHUko irakasle eta ikartzailea

Fernando Plazaola Muguruza (Legorreta, 1958ko maiatza) euskal fisikaria da, fisikan doktorea, irakaslea. EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean Irakasle katedraduna eta dekanoa ere 2018tik.[1]

Fernando Plazaola

Bizitza
JaiotzaLegorreta, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
finlandiera
Jarduerak
Jarduerakikertzailea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: fernando-plazaola-muguruza

Ikertzailea fisikan aldatu

Eusko Jaurlaritzaren beka bati esker doktorego-tesia garatzen hasi zen Helsinkiko Unibertsitate Teknologikoan 1983an. 1986an Pekka Hautojärvi irakaslearen zuzendaritzapean "Aleazio Metaliko eta Erdieroale konposatuetako akats-egituraren ikerketa, positroi-deuseztapenaren teknikaren bitartez"izenburuko defendatu zuen doktore-tesia.[2] 1983-1985 urteen artean tesiaren lan gehiena Helsinkiko Unibertsitate Teknologikoaren (HUT ingelesez eta Teknillinen Korkeakoulu, TKK, suomieraz). Urte horietan, teknika espektroskopiko berri batzuk garatzen ari ziren, positroi-deuseztapena oinarritzat hartzen zutenak, hain zuzen. Garapen prozesu horretan HUT unibertsitateko talde bat zen teknika horien nazioarteko garapenean punta-puntan zebilena. Ppsitroi-deuseztapenaren teknika espektroskopikoak elementu bakar batez osaturiko metaletan erabiliak izan ziren bereziki; aleazio metalikoetan, berriz, erabilpena oso urria zen, hastapenetan zegoen, eta artean erdieroale bakunetan ezer gutxi argitaratuta zegoen, eta erdieroale konposatuei buruz artean ez zegoen ezer argitaratuta. Tesiak agerian utzi zuen positroi-deuseztapenaren espektroskopia oso baliagarria dela hainbat sistema materialen akats-egiturak ikertzeko. Izan ere, egun, teknika hau oso erabilia da aleazio metalikoetan, erdieroale bakun eta konposatuetan, polimeroetan eta egitura-ikuspegitik konplexuak diren beste hainbat materialetan ere.

 
PET teknika (positroi-igarpenaren bidezko tomografia)

Geroago gai horretan ikertzen jarraitu zuen EHUn, MIMASPEC taldearen ikerlari nagusia da.[3] Hainbat urte pasa ondoren Zientzia eta Teknologia Fakultatean hiru teknika espektroskopiko erabilgarri daude: positroiaren bizi-denboren espektroskopia (positron annihilation lifetime spectroscopy, PALS), positroi-deuseztapenaren Doppler zabalkuntza-espektroskopioa (Doppler broadening of the positron annihilation line, DBPAL) eta garatu berri den kointzidentzia bidezko positroi-deuseztapenaren Doppler zabalkuntza espektroskopioa. Bestalde, minbizien diagnosirako hain erabilgarria suertatzen ari den positroi-igarpenaren bidezko tomografiaren (PET , Positron Emission Tomography) oinarriak tesi horretan erabilitako sistemetan funtsa dutela.

Tesia bukatu eta 17 urtera irakasle bisitaria ere izan zen Helsinkin (2003).

200 argitalpen inguru argitaratu ditu nazioarteko ikerketa aldizkarietan eta ikerlari nagusia izan da 20 baino proiektu gehiagotan. 10 doktorego-tesi zuzendu ditu.

« Niretzat XX. mendea txundigarria izan da, zientziaren eta ezagutzaren ikuspuntutik. Batetik, mekanika kuantikoak mundu txikia ezagutzeko atea ireki digu, eta intuizioaren aurka dauden hainbat gauzaz jabetzeko aukera eman digu. Bestetik, txikitik handitasunera jauzi eginda, unibertsoa ezagutzeko oinarrizko aurkikuntzak egin dira mende horretan. Liluragarria iruditzen zait nola gai izan garen haien gainean hausnartzeko eta ondorioak ateratzeko. [...]

Hala eta guztiz ere, niretzat harrigarriena, eta, gainera, asko kostatzen zaidana ulertzea da ezagutzen dugun unibertsoa unibertso osoaren zati ñimiño bat baino ez dela. % 5 baino ez dugu ezagutzen, eta gainerakoa ez dakigu ezta zer den ere. Horrek pentsarazten dit azkenean ez garela ezer.

»

—Fernando Plazaola[4]


Kudeatzailea unibertsitatean aldatu

Kudeaketaren arlotan, Ikerketa errektoreordea (2008-2016) eta unibertsitateko jarduneko errektorea izan zen ia sei hilabetez, Iñaki Goirizelaia gaixorik egon zenean.

UPV/EHUko ‘Ciencia y Tecnología de Materiales’ doktorego-programa zuzendu zuen (1997-2000).

Ekaia Zientzia eta Teknologia dibulgazio aldizkariaren koordinatzailea izan zen sei urtez eta gaur egun kontseilu editorialaren partaide ere.

Irakaslea aldatu

Unibertsitateko irakaskuntzarako euskarazko bi testulibururen egilea da.[5]

  • Mekanika eta uhinak. J.R. Etxebarria, F. Plazaola. Udako Euskal Unibertsitatea1992 (599 or.)[6]
  • Fisika. Praktikak (I). Mekanika eta Elektrika J.R. Etxebarria, J.M. Ezpeleta, J.M. Igartua, F. Plazaola. Udako Euskal Unibertsitatea, 1995 (301 or.)[7]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu