Felicia Olabe

Felicia Olabe Salaberri (Gasteiz, 1838ko maiatzaren 9a - 1912) hiriburuko mezenas garrantzitsua eta ongilea izan zen.

Felicia Olabe
Misterio Gozoso del Rosario de los Faroles. Museo de los Faroles de Vitoria.png
Bizitza
Izen osoa Felicia Olave Salaverri
Jaiotza Gasteiz1838ko maiatzaren 9a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Gasteiz, 1912 (73/74 urte)
Jarduerak
Jarduerak filantropoa

BiografiaAldatu

Clemente Olabe eta Fernanda Olaberri senar-emazteen alaba bakarra zen. Aita enpresari aberatsa zen eta, beste negozio artean, Gasteizen egin zen lehenengo hotela ireki zuen eta hiriko kafetegi zaharrena, “El Universal” (1844)). 1852an El Cisco dantzalekua sortu zuen eta Gorbeiatik ekartzen zen izotzaren udal kontzesioa zuen. Dena ez zen garbia aitaren biografia, dirudienez, eta, antza, hirian antolatzen zituen joko partidei esker diru itzela lortu zuen. 1877tik bere negozioen joera aldatu zuen eta emakumeentzako Babesgabekoen Andra Mariaren babestxea egin zuen.[1]

Felicia, bere senargai hil ondoren eta bost hilabetetara, gurasoen baimenik gabe Federico Gómez Arias salamancarrekin ezkondu zen, 1859an. Gómez, beste lanen artean, Bartzelonako Eskola Nautikoa zuzentzen zuen. Bartzelonan bizi izan zen urteetaz oso gutxi dakigu zeren eta dokumentazio asko Bartzelonako Santa Maria del Mar elizaren sutearekin galdu egin baitziren. Senarrak utzitako olerki batzuei esker badakigu hil zen alaba bat izan zuela eta, ondoren, senarrarengandik bereizi egin zuela. Dirudienez ere bigarren alaba izan zuen baina hau ere hil egin omen zen. Datu hauek Feliciaren biografia idatzi duen Cristina Fructuoso Ruiz de Erenchun historialariari esker ezagutzen ditugu.[2] 1880an Felicia Gasteizera itzuli zen eta han biziko zen 1912 arte, hau da, hil arte. Urte horietan gurasoengandik jasotako dirua ekintza desberdinetan erabili zuen. Felicia hil zenean Benito Guinea y López de Aréchaga abokatu arabarrak[3] bere azken nahiak bete zituen.

Federico Madrazoren margolanaAldatu

Federico Madrazok, 1815-1894, Espainiako gortearen margolari ospetsuak Feliciak 19 urte zituela (1845), erretratu bat egin zion. Gaur egun lan hori Frantziako Castres herriko Musée Goyan ikus daiteke.

Gasteizko mezenasAldatu

 
Andre Mari, 1897

Feliciak gurasoengandik jasotako ondarea hiriko instituzio desberdinen artean banatu zuen: eliza, udala, hezkuntza, egoera txarrean zeuden emakumeak, haurrak... Beste aportazio artean hauek dira gehien gogoratzen direnak:

ErreferentziakAldatu

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .

BibliografiaAldatu

Kanpo estekakAldatu