Farmazia beltza

argitaletxea

Farmazia beltza komikia lantzen duen argitaletxea da, Ereiten Kultur Zerbitzuak enpresak 2018 urtean sortu zuen. Larraitz Arretxea, David Zapirain eta Juan Carlos Mora izan ziren Ereitenen sustatzaileak.[1]

Farmazia beltza
Datuak
Motaargitaletxea
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Historia
Sorrera2018

Zerocalcare italiar irudigilearen komikiak ekarri dituzte euskarara.[2]

Natasha (komikia)

2022an Koldo Almandozen gidoiaz eta Aritz Truebaren marrazkiekin 'Natasha' komikia argitaratu zuten euskaraz. Almandoz eta Zapirain Napartheid komiki kolektiboan egin zuten topo 90.eko hamarkada amaieran.[2]

Komikigintzaren sustapenerako espazio bat kudeatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako lehiaketa Ereitenek eskuratu zuen, eta ildo horretan 2014an Komikigunea sortu zen. Dokumentazio eta artxibo lanaz gain, jarduera ugari antolatzen dituzte Komikigunean: Rockomikiak erakusketa eta hitzaldi zikloa (Donostia, Gasteiz, Arrasate...),[3][4] Euskal Binetak eta Tupust kolektiboaren erakusketa, Izkutukoak zikloa, komikien aurkezpena ('Haur Besoetakoa', 'Miguel Marmol', ) Koldo Mitxelena liburutegian ‘Komikia generoka’ erakusketa... Donostiako hainbat Dzirt-dzart saioak eta 3 Zangotako Komiki Solasak jardunaldi irekiak antolatzeaz gain, komikigileentzako ikastaroak eta bilkurak sustatu dituzte.[2]

Argitaratutako liburuak aldatu

Liburu ezagunenak hauek dira

Urtea Izenburua Gidoia Marrazkiak Hizkuntza Itzultzailea
2022 Natasha[5][6][7][8] Koldo Almandoz Aritz Trueba Euskaraz Jatorrizkoa --
2021 Armadiloaren igarkizuna Zerocalcare Zerocalcare Italieratik itzulia Koldo Izagirre
2020 Kobane Calling orain [9][10] Zerocalcare Zerocalcare Italieratik itzulia Koldo Izagirre
2019 Hondamuinean-2: 6 hilabete geroago Zerocalcare Zerocalcare Italieratik itzulia Koldo Izagirre
2018 Hondamuinean Zerocalcare Zerocalcare Italieratik itzulia Koldo Izagirre

Horiez gain, Farmazia Beltzak 2018 urtetik aurrera, besteak beste, liburu hauek ere argitaratu ditu:[2]

  • David Zapirainen 'Usainak' testu laburren bilduma eta Garbiñe Ubedaren 'Asteburu zuri bat' narrazioa ( bi obrak liburu bakar batean jasoak),
  • Koldo Almandozen 'Argazkiazpitituluak', 'Igeri edo ito : itsas nobela bat' eta  'Marea gora marea behera: Oreina, filmaren bitakora kaiera'.
  • 'Uzta 01' lan kolektiboa argitaratu zuten hitzaldiekin, artikuluekin, collage, argazki eta marrazkiekin...
  • Sandro Pennaren 'Bilduma bat': aukeraketa eta itzulpena, Iñigo Astiz ; marrazkiak eta diseinua, Damaris Pan.
  • 'Luminiszenteak': Igone Mariezkurrena Fernandez Irantzu Pastor Ordoki

Erreferentziak aldatu

  1. «Farmazia Beltza - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  2. a b c d «Farmazia Beltza - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  3. «Rockomikiak - KMK - gipuzkoa» KMK (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  4. «Rockomikiak Gasteizen - KMK - gipuzkoa» KMK (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  5. Velez, Natxo. (2022). «Aritz Trueba: "Sortzean, espero ez dituzunak azaleratuko dira, eta horrek beste "ni" bat erakutsiko dizu"» EITB (EITB media) (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  6. Lizarralde, Nerea. (2022-05-27). «Koldo Almandoz gidoigileak eta Aritz Trueba marrazkilariak 'Natasha' komikia osatu dute» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  7. (Gaztelaniaz) Landaluze, Koldo. (2022). ««‘Natasha’ es un cómic lleno de vida y humor»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  8. Bereziartua, Gorka. (2022-06-23). «‘Natasha’ komikia: sexua, autobilaketa eta bideo biralak» Boligrafo gorria (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  9. «Kobane Calling - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
  10. Astiz, Iñigo. (2020-04-18). «Zerocalcare, gatazka guztien gorringotik» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu