Ateneo Naukratiskoa
Ateneo Naukratiskoa (antzinako grezieraz: Ἀθήναιος Nαυκρατίτης edo Nαυκράτιος, Athēnaios Naukratitēs edo Naukratios; latinez: Athenaeus Naucratita) Egiptoko Naukratis hirian jaio zen hizlari eta jakintsu helenistiko bat izan zen, Komodo enperadore erromatarraren agintaldiaren garaikoa (180-192). Alexandrian eta ondoren Antzinako Erroman bizi izan zen. Ezaguna da berak idatziriko Deipnosophistai, grekeraz, edo Jakintsuen oturuntza bilduma dela-eta, non hainbat gairi buruz, sukaldaritzatik historia eta filosofiara, garaiko jakintsuen arteko elkarrizketak agertzen diren. Siriako erregeen historia izeneko lan bat ere idatzi zuen, baina egun galdurik dago.[1]
Ateneo Naukratiskoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Naukratis, 170 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | III. mendea ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, hizlaria eta gramatikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|

Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Franco Volpi: Enciclopedia de obras de filosofía (Ateneo de Náucratis), 165. orrialdea.