Falungo Kobrezko Mendi Handia
Falungo Kobrezko Mendi Handiko meatze-arroa1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iii, v |
Erreferentzia | 1027 |
Kokalekua | Suedia |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Koordenatuak | 60°35′56″N 15°36′44″E / 60.59889°N 15.61222°E |
Izen ematea | 2001 (XXV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Falungo Kobrezko Mendi Handia (suedieraz: Falun och Kopparbergslagen), Suediako Falun hirian dagoen meategi ezaguna da, mila urtetan zehar jardunean aritu dena, X mendetik 1992 arte. 2001ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Historia
aldatuAgiririk aurkitu ez den arren jarduera X mende inguruan hasi zela uste da, hori erakutsi dute ikerketa arkeologiko eta geologikoek.
XIII mendean Lübecketik etorritako merkatariek meagintza modernizatu egin zuten, ordukoa da lehen agiri idatzia, 1288koa. XIV menderako herrialdearentzako garrantzitsua bihurtu zen eta 1347an Magnus IV.a Suediakoak baimen berezia eman zion meagitza jarduerak babesteko.
XVII mendean ekoizpenaren gorenera iritsi zen, 1650ean 3000 kobre tona atera ziren. Garai hartan Suedia Mundu mailako kobre ekoizle handiena zen Japoniarekin batera, baina Europara ia ez zetorre Japoniako kobrerik. Ordutik aurrera ordea gainbehera etorri zen. Hain zulatua zegoen mendia 1687ko udan meategiaren zati handi bat erori egin zela. 1720 urterako ekoizpena 1000 tonatara jeitsi zen. XVIII mendean kobreaz gain burdina ateratzen hasi ziren eta 1881ean urrea aurkitu zuten, urtero 5 tona ateratzeko lain.
Museoa
aldatu1992an meagintza jarduera geratu egin zen eta 2001 aurtean Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk. Museo bat eraiki zen eta urtero 100.000 bisitari izaten ditu.
Ekoizpen metodoak
aldatuXIX. mendera arte, sua erabiltzen zen kobrea ateratzeko. Su handi bat pizten zen harria berotzeko, eta haren bolumena handitzeko. Ondoren azkar hozten zuten, eta harria zartatu egiten zen. Harri zatiak kanpora atera eta berriz sutan jartzen ziren sulfuroa askatzeko. Urturiko materiala kobretan oso aberatsa zen. Gasak eta gainontzeko produktuek Falun inguruko lurraldea pozointzen zuten eta ez zen landarerik ere hazten.
Iruditegia
aldatu-
Oscars lave meategia.
-
Creutz lave meategia.
-
Museoa.
-
Barnealdea.
-
Galeria.