Fagor Electrónica, S. Coop. Arrasateko enpresa industriala da, telekomunikazio azpiegituretarako soluzio elektronikoen sektorean aritzen dena.

Fagor Electrónica
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreaelektronika
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formakooperatiba
JabeaFagor Taldea
Historia
Sorrera1966
webgune ofiziala
Artikulu hau soluzio elektronikoko enpresa buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fagor (argipena)».

1966an sortu zen. Mondragon korporazioko Fagor taldekoa da, beste zazpi kooperatibarekin batera. Fagor Electronicak filialak ditu Santanderren (Espainia), Kolonbian, Perun eta Txilen, eta lantegiak Arrasaten, Thailandian, Mexikon eta Turkian. Seiehun pertsonatik gorako lantaldea du, filialetakoak kontuan hartuta. 2023an 85 milioi euro fakturatu zituen, eta 2024rako 100 milioiren baino gehiagoren salmentak espero ditu.[1]

2024an Astigarragako Triax Digital Solutions (TDS) konpainia erosi zuen. Triax ASek eta Ikusi Multimediak bat eginda sortutako sozietatea da TDS, eta 2023ko irailetik hartzekodunen borondatezko konkurtsoan zegoen. Erositako enpresa Fagor Multimedia Solutionsen (FMS) matrizean integratuko da.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Fagor Electronicak Astigarragako TDS enpresa erosi du» Berria 2024-03-13 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.