FK Rostov (errusieraz Футбольный клуб Ростов) Rostov Dongo futbol talde bat da. Errusiako kopa irabazi du 2014 urtean.

Futbolʹnyĭ Klub Rostov
Ezizena(k)RSM, Selmashi
Sorrera1930
Futbol zelaiaOlimp – 2
edukiera: 15.840 lagun
inaugurazioa: 1930
PresidenteaErrusia Artashes Arutyunyants
EntrenatzaileaEstonia Valeri Karpin
LigaErrusiako futbol liga
2022-234.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2014ko Kopa garaipena ospatzen.

Historia aldatu

1930ko maiatzaren 10ean sortu zuten Selmashstroy (Сельмашстрой) izenarekin. Hurrengo urteetan sarritan aldatu zuen izena; Selmash (1936), Traktor (1941), Torpedo (1953) eta Rostselmash (1958). Gaur egun hiriaren izena darama.

1991 urtean Sobietar Batasuneko lehen mailara igo zen eta ondorioz Errusiako ligak hasi zirenean goren mailan izan zuen lekua. Ondorengo urteetan lehen eta bigarren mailen artean aritu da. 2003an Kopako finalera iritsi zen baina Spartak Mosku taldeak gol bakarraz garaitu zuen. Emaitzarik onenak 2014 urtean lortu ditu, Kopa eskuratu baitu eta inoizko posturik onena lortu baitu ligan, 7.a hain zuzen ere. 2015 urtean 14. postuan gelditu da eta mantentzeko play-offa jokatu beharko ditu.

2015-16 denboraldian Liga irabaztear egon da baina bigarren postuarekin konformatu behar izan du CSKA Moskurengandik bi puntutara geldit baita.

Palmaresa aldatu

Errusiako txapelketak: 1 aldatu

Kanpo estekak aldatu