Sobietar Batasuneko garaia
aldatu
1911ean eskiatzaileek sortu zuten kluba da eta izenak berak adierazten duen bezala Armadari loturiko taldea da. Sobietar Batasunaren garaian txapelketa ugari irabazi zituen 7 liga eta 5 kopa. Emaitzarik onenak Bigarren Mundu Gerra amaitu berritan lortu zituen 1946 eta 1951 artean bereziki. Sobietar Batasuneko Gobernuaren talde ofiziala izan arren Moskuko Spartak eta Dinamo eta Kieveko Dinamo taldeen itzalean egon behar izan zuen 1951etik aurrera.
Sobietar Batasuna desegitear zegoela 1991ean Liga eta Kopa eskuratu zituen.
Hasierako urteetan makal aritu bazen ere 2002tik aurrera Errusiako talde nagusia izan da. 5 Liga, 7 Kopa eta 4 Superkopa eskuratu ditu. Honetaz gain 2005ean UEFA Kopa irabazi zuen Sporting Clube de Portugal 3-1 garaituz finalean. Aurrez Sobietar Batasuneko taldeek Europako txapelketak irabazi bazituzten ere, hau da Errusiar talde batek lorturiko lehenengo Europako txapelketa.
Sobietar Batasuneko txapelketak: 23
aldatu
- Sobietar Batasuneko Liga (7):
- 1946, 1947, 1948, 1950, 1951, 1970, 1991
- Sobietar Batasuneko Kopa (5):
- 1945, 1948, 1951, 1955, 1991
- Sobietar Federakuntzaren Kopa (1):
Errusiako txapelketak: 21
aldatu
- Errusiako Liga (6):
- 2003, 2005, 2006, 2012–13, 2013-14, 2015-16
- Errusiako Kopa (8):
- 2002, 2005, 2006, 2008, 2009, 2011, 2013, 2023
- Errusiako Superkopa (7):
- 2004, 2006, 2007, 2009, 2013, 2014, 2018
Nazioarteko txapelketak: 1
aldatu