Club Deportivo Condal

Club Deportivo Condal (katalanez Club Deportiu Comtal), futbol talde katalana da, 1934an Bartzelonan sortu eta 1970ean desagertutakoa. 1956-57 denboraldian Lehen mailan jokatu zuen.

Club Deportivo Condal
Sorrera1934
Futbol zelaiaCamp de Les Corts
edukiera: 60.000 lagun
inaugurazioa: 1922
1970desegina
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa

Historia aldatu

1934an Sección de Deportes de La España Industrial taldea sortu zuten izen bereko lantegiko langileek. 1951ean FC Barcelona taldearen harrobiko talde bihurtu zen eta 1952an Bigarren Mailara igo zen. 1953an bigarren egin zuen eta igotzea tokatzen zitzaion arren ez zen igo Barcelonaren harrobikoa baitzen. 1956an play-offetarako sailatu zen berriz eta FC Barcelonatik independizatu eta izen berria hartu zuen, Club Deportivo Condal. Lehen mailara igo zen horrela baina urtebete egin zuen bertan. Hurrengo lau urteak bigarren maila egin zituen baina diru arazoen erruz bertan jarraitzeari uko egin zion. 1965ean berriz itzuli zen bi urtetarako.

1970ean Atlètic Catalunya taldearekin bat egin zuen eta FC Barcelona B bihurtu zen, berriz ere FC Barcelonako harrobio talde bihurtuz.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
1934-1956
     
 
 
 
1956-1968
     
 
 
 
1968-1970


Datuak aldatu

2016-17 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 1
  • Denboraldiak 2. mailan: 10
  • Denboraldiak 3. mailan: 10
  • Ligako posturik onena: 16.a Lehen mailan (1956-57)

Irabazitako txapelketak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu