Félicité Robert de Lamennais

Felicité Robert de Lamennais (Saint-Malo, 1782eko ekainaren 19a - Paris, 1854ko otsailaren 27a) frantziar apaiz katoliko, idazle eta pentsalaria izan zen.

Félicité Robert de Lamennais


Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaSaint-Malo1782ko ekainaren 19a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1854ko otsailaren 27a (71 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Familia
AitaPierre-Louis Robert de la Mennais
AmaGratienne-Jeanne Lorin
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Leinua (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakIndonesiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, politikaria, itzultzailea, apaiza, teologoa, presbiteroa, idazlea eta apaiz katolikoa
Lantokia(k)Paris
InfluentziakAdam Mickiewicz eta Louis de Bonald
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
panteismoa

Musicbrainz: e7011994-11fc-4f8c-be31-e83bd22d8d53 Find a Grave: 124037053 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Matematika-irakaslea izan zen bere anaiak sortutako Saint-Maloko apaizgaitegian; 1816an apaiztu zen Vannesen. 1817tik 1823 bitartean, ospe handia eman zion Essai sur l´indifférence en matière religieuse (“Erlijiozko axolakabetasunari buruzko saiakera”) idatzi zuen.

1925ean argitaratutako De la religion considérée dans ses rapports avec l´ordre politique et social (“Erlijioaz, antolamendu politiko eta sozialarekin dituen harremanen ikuspuntutik”) liburuan aginpide zibilak Elizaren aginpidera makurtu behar zuela zioen. 1830ean, Lacordairerekin eta Montalembertekin batera, L´Avenir egunkaria sortu zuen, elizaren eta estatuaren aldeko bereizketaren aldekoa. 1832an, Elizak Mirari vos entziklikaren bidez gaitzetsi egin zituen haren ideiak.

1834an argitaratutako Paroles d´un croyant (“Fededun baten hitzak”) liburuak berriro ere Elizaren gaitzespena jaso zuen eta Lamennais Eliza katolikotik at geratu zen. Le livre du peuple (1838, “Herriaren liburua”), Le Pays et le Gouvernement (1840, “Herrialdea eta Gobernua”) eta Esquisse d´une philosophie (1841-1846, “Filosofia baten zirriborroa”) liburuetan kontzientzia-askatasunaren aldeko agertu zen. 1848an, herriaren ordezkari hautatu zuten batzar legegilerako.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Félicité Robert de Lamennais