Eztabaida:Euskal deitura

Latest comment: duela 2 urte by Urtar

Artikulu honen eduki gehiena Abizen artikuluan zegoen 2021-03-13 arte, eta handik hona ekarria da egokitasunagatik. Bere historia eta ekarpenak hango artikuluaren historian ikus litezke hortaz, data horra artekoak. --Luistxo (eztabaida) 11:14, 13 martxoa 2021 (CET)Reply

@Luistxo: eskerrik asko artikulu hau sortzeagatik. Galdera bat egin nahi nizuke izenburua dela eta. Ba al da arrazoirik Wikipedian euskal abizen hobesteko euskal deitura formaren ordez? Okez ez banago, uste dut Euskaltzaindiak euskal deitura forma hobesten duela. Gero arte.-Urtar (eztabaida) 13:31, 2 urria 2021 (CEST)Reply
@Urtar: 'abizen' artikulutik sortua zetorrelako, 'abizenak' eta 'euskal abizenak' kategorian kokatua... Euskaltzaindiak ez dut uste hobesten duenik bat edo beste. Esteka Luistxo (eztabaida) 13:46, 3 urria 2021 (CEST)Reply
Logikoa iruditzen zait, baina ez dut ere ikusten 'abizen' forma hobesteko arrazoirik artikulu eta kategorietan. Oker ez banago, Euskaltzaindiaren Hiztegian hobesten ez diren formek definitzaile gisa hitz hobetsia dute. 'Abizen' formak definitzaile gisa 'deitura' du, baina 'deitura' formak ez du definitzaile gisa 'abizen'. Beraz, ulertzen dut 'deitura' dela forma hobetsia.-Urtar (eztabaida) 15:27, 3 urria 2021 (CEST)Reply
Nafarroako errege-erreginen izenekin bezala, zuk ulertzen duzu okurritzen zaizuna. Euskaltzaindiak ez du hobesten. "Zuk ulertzen duzu" hobesten duela. Zuk. Luistxo (eztabaida) 13:55, 8 urria 2021 (CEST)Reply
Barkatu, Luistxo, baina uste dut Euskaltzaindiak eta gure wikipediako politikak forma batzuk hobesten dituztela beste batzuen gainetik. Hona hemen erreferentziak:
« Hiztegi Batuan h. marka zuten hitz batzuek, beste bat hobesteko; hemen, beste hitz hori definitzaile gisa dutela agertzen dira [...]. »
[Euskaltzaindiaren Hiztegia - Argibideak eta erabiltzeko gida]
« Izenburuetarako eta agerikotasun handia duten beste toki berezietarako —artikuluen eskuinaldean ageri diren informazio tauletarako, adibidez—, Hiztegi Batuan inolako euskalki eta lurralde markarik gabe ageri diren hitzak hobetsiko dira. »
Wikipedia:Politikak/Hiztegi_Batuko_hitzak_eta_sinonimoak
Wikipedian izenburu bakarra jarri dezakegu artikulu bakoitzean. Beraz, forma bat aukeratu edo hobetsi behar da, eta beste aldaerak horretara birzuzendu. Zuk hau beste nolabait ulertzen baduzu, eskertuko nuke zure iritzia ematea. Bide batez, 'abizen' forma hobesteko erreferentziak ere hona ekartzea eskertzekoa litzateke. Baina mesedez, ezin da ukatu Euskaltzaindiak 'deitura' forma erabiltzen duela bere dokumentuetan:euskal deituren zerrendan, EODAn eta abarretan.-Urtar (eztabaida) 17:13, 9 urria 2021 (CEST)Reply
Jarri dut erreferentzia gorago esteka batekin eta han ez da h. hobespenaren markarik.
abizen
iz. Pertsonen deitura. Izen-abizenak. Lau abizenak. Euskal abizenak ditu.
Baina berriro jarriko dut esteka eta zuk asmatuko duzu hortik aurrera beste teoria arraro bat esateko zuk arrazoia daukazula eta Euskaltzaindiak A dioen arren B esan nahi duela. Luistxo (eztabaida) 08:12, 10 urria 2021 (CEST)Reply

Hiztegi Batuan h. hobespena marka zegoen, baina zuk ekarritako esteka ez da Hiztegi Batukoa, Euskaltzaindiaren Hiztegikoa baizik. Azken hiztegi berriago honetan ez dago h. markarik, horren ordez hobesten den hitza definitzaile gisa agertzen delako: kasu honetan definitzailea 'deitura' da. Hau ulergarri izatea espero dut. Agian beste era batean galdetu behar dut, uste al duzu oinarririk badagoela wikipedian 'abizen' hobesteko 'deitura' formaren gainetik?-Urtar (eztabaida) 12:28, 10 urria 2021 (CEST)Reply

Utzi bakean, ez nazazu gehiago aipatu. Luistxo (eztabaida) 14:45, 10 urria 2021 (CEST)Reply
Lasai, ez zaitut aipatuko ez baduzu nahi. Sentitzen dut Euskaltzaindiko arauek, Wikipediako politikek ala eztabaidek ezinegona sortzea. Gure politikak aldatzeko prozesua badago Wikipedian, eta txokoan abiatu daiteke, nahi izanez gero. Bitartean, inork kontrako arrazoirik ez badu: Iñaki LL, Lainobeltz, Theklan, Xabier Armendaritz, Euskaltzaindiaren eta Wikipediaren irizpideen araberako aldaketak egin ditzaket. Hau da, artikulu honen izenburutzat 'euskal deitura' jartzeaz ari naiz.-Urtar (eztabaida) 12:06, 2 urtarrila 2022 (CET)Reply
Nik abizen erabiltzen dut. Eta izen-abizen erabiltzen da arruntean, ez izen-deitura. Beraz abizen jartzearen alde. Theklan (eztabaida) 15:49, 2 urtarrila 2022 (CET)Reply
Ez dut uste punturen bat galdu dudanik (hala bada, barka). Esteka hauexek nahiko argi uzten dute [1] [2]: abizen eta deitura sinonimoak dira, baina deiturak adiera gehiago ditu. Abizen erabat normal ikusten dut (izen-abizenak eta abar) familia izena adierazteko. -Iñaki LL (eztabaida) 19:14, 2 urtarrila 2022 (CET)Reply
Lehenik, eskerrik asko zuen ekarpenengatik. Bigarrenik, barkatu ongi azaldu ez banaiz. Nire asmoa ez zen wikilarien artean bozketa egitea galdetzeko 'deitura' eta 'abizen' hitzen artean zein duzuen gustukoen edo zein erabiltzen duzuen gehiago. Euskaltzaindiaren irizpideak eta Wikipediako politikak ez jarraitzeko argudioak bilatzen nituen, edo irizpide hauen beste interpretazioak, beti ere euskaldun guztientzako entziklopedia neutral bati dagokion heinean.
Bestaldetik, ongi ulertu badut, Theklanek esan du 'izen-deitura' ez dela erabiltzen arruntean, baina Euskaltzaindiaren Hiztegi Batu Oinarridunaren arabera 'izen-deitura' "Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da, oso erabilia eta hedatua". Hain zuzen ere, beste batzuren artean, idazle hauek erabili dute 'izen-deitura' forma: Aingeru Epaltza, Eneko Bidegain, Harkaitz Cano, Patziku Perurena, Juan Garzia, Anjel Lertxundi, Txillardegi, Jose Morales, Josetxo Azkona, Lopez de Arana, Piarres Aintziart, Juan Luis Zabala, Hasier Etxeberria, Itxaro Borda, Fernando Rey, Joxemari Iturralde, Pello Zabala, Antton Olano, Oskar Arana, Jokin Muñoz, Joan Mari Irigoien, Koldo Zuazo, Matias Mugica, Markos Zapiain, Ramon Saizarbitoria, Lutxo Egia, Eskarne Mujika. Beharbada euskaldun batzuk 'izen-deitura' ez dute erabiltzen arruntean, baina beste euskaldun batzuk 'izen-abizen' ez dute erabiltzen arruntean. Hala balitz, Euskaltzaindiaren hobespena jarraitzea konponbide litzatekeela uste dut. Beti ere artikuluaren izenburuaren kasuan, testuan 'euskal deitura' eta 'euskal abizen' erabili daitezke lasai asko.-Urtar (eztabaida) 12:21, 3 urtarrila 2022 (CET)Reply
Mesedez, bilatu Googlen bakoitza. Theklan (eztabaida) 12:32, 3 urtarrila 2022 (CET)Reply
Mila esker. Baina Euskaltzaindiaren hobespenen ordez Googleko maiztasuna erabiliko bagenu irizpide, gure politiken kontra joko genukeela beldur naiz, eta 'bolaluma', 'antzezle', 'arbendol', 'garaiera' edo 'iratzarri' hitzak izenburuetan hobetsi ordez, 'boligrafo', 'aktore', 'almendra', 'altuera' edo 'esnatu' izan beharko genuke.-Urtar (eztabaida) 13:07, 3 urtarrila 2022 (CET)Reply
"Euskal deitura" orrira bueltatu.