Eztabaida:Albert Einstein

Latest comment: duela 4 urte by Iñaki LL in topic Artikulu nabarmendurako proposamena
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Artikulu nabarmendurako proposamena aldatu

@Iñazio Irizar, Iñaki LL, Xabi22: Kaixo! Artikulu hau nabarmena izateko proposatu nahi dut, baina arazo bat ikusi dut: beste Wikipedia batzuetara loturak ditu, barne loturak izan beharrean. Zuek zer uste duzue, kendu beharko nituzkeela edo ez? -Theklan (eztabaida) 21:13, 4 apirila 2020 (CEST)Reply

Niri iruditzen zait euskaraz jarri behar direla estekak, eta aldamenean (en) edo dena delakoa hizkuntza esteka jarri, ni horren aldekoa naiz, itzultzera gonbidatzeko (artean euskarazko artikulurik ez badu), baina aukeran hor kontsultatzeko. -Iñaki LL (eztabaida) 21:24, 4 apirila 2020 (CEST)Reply
Kaixo Theklan! Ni kanpo estekak kentzearen aldekoa naiz, euskaraz idatzitako Wikipedian ez litzateke beste hizkuntzetarako hain lotura zuzenik egon behar (gai honetan, behintzat), euskarazko artikuluak lehenetsi behar direlakoan nago. Nahi bada, nire iritziz, kanpo esteka horiek ohar gisa ipin daitezke, edo kanpo loturen atalean. Xabi22 (eztabaida) 21:55, 4 apirila 2020 (CEST)Reply
Egun on -Theklan,-Iñaki LL eta Xabi22, esteka euskaraz jartzeko aukera dagoenean, beti egiten dut, jakina. Ez dagoenean euskarazkorik, kanpo loturan sartzen naiz, eta dexente lan gehiago izan arren, ingelesez sartzen dut. Edozein zientzia arlotan, gaur egun ingelesa da harreman zientifikorako hizkuntza. Adibidez, aurten 71 artikulu daramate Donostia International Physics Center-en. Eskuminak Iñazio Irizar(eztabaida) 9:53, 5 apirila 2020 (CEST)
Lehenik eta behin, zorionak, Iñazioǃ Sekulako lana egin duzu artikulu hau osatzen. Bejondeizulaǃ
Gaiari dagokionez, bat nator Xabi22 izenkidearekin. Artikulu akademiko batean, ondo ikusiko nuke loturak zuzenean erdal wikipedietara jartzea, eta bereziki ingelesezkora; baina maila guztietako euskaldunentzat ari gara, eta euskarari eta ulerterraztasunari lehentasuna eman behar diegu (zehaztasuna ere zainduta, jakina). Beraz, konponbide egokia deritzot Xabi22k proposatutakoari: artikulua osatzeko garrantzia duten erdal artikuluen estekak «Kanpo estekak» atalean jarrita, aski. Horrela, artikuluaren atal nagusiak ez ditugu betetzen erdarazko testuetarako estekez; eta, estekak gorri ageri direla ikusita, erraztu egiten dugu euskarazko gure wikipedia hau osatzea (urdin ikusiz gero, inor ez baitugu animatuko falta ditugun artikulu horiek sortzera). --Xabier Armendaritz   2020-04-05, 10:08 (UTC)
Kaixo -Theklan,-Iñaki LL -Xabi22eta -Xabier Armendaritz Begiratu dut nola dagoen Albert Einsteinen artikulua katalanez eta galegoz, eta bihar goizean kenduko ditut euskarazkoan ingelesezko estekak. Eta baita egun hauetan garatu ditudan besteenak ere. Gabon pasa, eta eskuminak Iñazio Irizar(eztabaida) 20:35, 5 apirila 2020 (CEST)Reply
Ez dira zorrozki kanpo estekak, Wikipedia sistemako estekak baizik. Goian aipatu dudan eta ingelesez erabiltzen den parentesien aukera erabiliko nuke: Jon Winsteler (en). Hori dirudi artikulua euskaraz osatzera gonbidatzeko (edo bestela ingelesezkoa kontsultatzeko) era errazena, eu esteka gorriaren aldamenean (eu ez balego). Horren sintaxia hauxe izango litzateke: ''([[:en:Jost Winteler|en]])'' -Iñaki LL (eztabaida) 21:16, 5 apirila 2020 (CEST)Reply
Txantiloi:Iñaki LL ez zait modurik onena iruditzen, baina konpromisozko irteera bat da, bai. Hala ere, mugatuko nuke artikulua hedatzeko baliagarriak diren gaietara, eta ez esteka guztietara. Nire kezka nagusia atal bakoitzaren azpiand agoen artikulu lotura horiek dira, une honetan.-Theklan (eztabaida) 21:21, 5 apirila 2020 (CEST)Reply
Theklan Niri oso txukuna iruditzen zait, adierazi dudanez, baina ez nuke artikulua kargatuko: ez esteka gorriz bete (ezta ingelesezko estekaz ere). -Iñaki LL (eztabaida) 22:00, 5 apirila 2020 (CEST)Reply
"Albert Einstein" orrira bueltatu.