Ex ungue leonem latinezko esaldia, hitzez hitz itzulia, atzaparraretatik [ezagutzen da] lehoia, erabil daiteke adierazteko egintza edo lan baten autoretza igartzen dela laneko seinaleengatik soilik. Bereziki, oniritzizko zentzuan, maisulanaren seinaleak maisu ezkutua (lehoia) igartzen uzten dutelakoan. Lerro gutxi batzuetatik antzeman daiteke artista handi baten eskua.

Esaldia egozten zaio Johann Bernoulli matemarikariari, zeinak Isaac Newtonen idazki sinatu gabeko bat irakurri zuenean, hala esan omen zuen, egilearen handitasuna agerikoa zela esateko[1].

20. mendean, John von Neumannek 19 urte zituelarik bere tesiaren lehen zirriborroa idatzi zuenean, hura irakurri zuen Abraham Fraenkel matematikariak, eta halaxe esan omen zuen: "Ez dakit guztia ulertu dudan, baina lan hau bikaina da gero, eta ex ungue leonem". Von Neumannen lanak izenburua zuen “Die Axiomatisierung der Mengenlehre” (Multzo-teoriaren axiomatizazioa) eta Fraenkelek artikulua aldatzeko esan zion: “Eine Axiomatisierung der Mengenlehre” (Multzo-teoriaren axiomatizazio bat) bilakaturik argitaratu zen 1925ean. Hiru urteren buruan, bertsio luzeagoa egin zuen Von Neumannek, eta Die artikulua itzuli zion testuari: Multzo-teoriaren axiomatizazioa[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Bhattacharya, Ananyo. (2021). «2. To Infinity and Beyond.» The Man from the Future : the Visionary Life of John von Neumann. Allen Lane ISBN 0-241-39885-1. PMC 1225975881. (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).

Kanpo estekak aldatu