Gizataldea edo komunitatea hainbat elementu komun partekatzen dituen gizaki multzoa da, bereziki hizkuntza, ohiturak, balioak, interesak, zereginak, mundu ikuskera, adina, kokapen geografikoa, estatus soziala eta rolak. Elementu guzti horiek parte hartzaileen identitatean eta kohesio mailan dute eragina.

Maoritarren arraunaren ospakizuna. Komunitate etniko eta kultural baten adibidea.

Komunitateak elementu hauek barne hartzen ditu[1]:

  • Pertsona multzo bat.
  • Kokagune geografiko jakin bat'[oh 1].
  • Lana funtzio espezializatu eta elkarlotuetan banatua.
  • Kultura berekoak eta beren ekimena antolatzen duten gizarte sistema bat.
  • Bertako jendea jakitun izatea beren batasunaz eta komunitatearen partaidetzaz.
  • Jardun dezake elkarlanean organikoki.

Komunitate soziologikoak

aldatu

Gaur egun, leku jakin batean elkarrekin bizi den talde orori komunitate deitzen zaio, esaterako:

  • Eskola komunitatea, eskola edo ikastetxe bateko kide guztiak ordezkatzen ditu (ikasleak, irakasleak, langileak, gurasoak).
  • Moja komunitatea (kasu honetan, komunitatea erlijiosoa eta monasteriokoa)

Hizkuntzaren erabilera arruntaren eraginez, komunitate terminoaren zentzua zabaldu egin da, eta horrela, interes komuna dute pertsonal eta gizabanako multzoari ere deitzen zaio. Adibidez:

Komunitate intentzionalak

aldatu

Komunitate kontzeptu honek soziologian orokorrean erabiltzen dena zerbait gehiago mugatzen du. Komunitate intentzionala zera da[oh 2]: jatorri desberdineko pertsona multzoa da, toki jakin batean kontzienteki elkarrekin bizitzea aukeratu duena, antolakuntza eta egitura forma jakin batean. Termino hau "alternatiboak" edo "ordezkoak" deritzoten elkarbizitza moduak adierazteko erabiltzen da. Intentzionalitatea edo asmoa da komunitate mota honen bereizgarria[2].

Gaur egun komunitate intentzional mota hauek topatzen ditugu:

  • Egitasmo politikodun komunitatea: komunitatea libertarioa, kibbutza, eta abar.
  • Ekoherrixka, nekazari inguruan (bestela, ekoauzune deitu ohi zaio)[3].
  • Etxebizitza kooperatibak.
  • Elkarren arteko etxebizitza (cohousing; cohabitat; covivienda)

Komunitate intentzionalek bildu ohi dituzte, baina ez halabeharrez, ingurumena eta garapen jasangarriaren inguruko kezkak partekatzen dituzten pertsonak.

Bizilekuen komunitarismoa ere deitzen zaio.

Ezagutza-komunitateak

aldatu

Ezagutza komunitate batean (knowing comunity), pertsonak gai, behar, helburu edo interes jakin baten inguruan biltzen dira bakoitzaren ezagutzak modu librean eta erregularrean partekatzeko. Pertsona hauek arlo desberdinekoak izan daitezke baina ezagutzaren arlo jakin baten inguruan biltzen dira. Ezagutzaren elkartruke eta partekatzearen ondorioz, ezagutza-plataformak sortzen dira eta komunitatearen kohesioa bermatuko duten arau sozialak ezartzen dira, iritsi berrientzat jarraibideak izango direnak. Maila akademikoan maiz ematen den komunitate mota da eta zeharkako ezagutzak batzeko modu bat da[4].

Komunitate mota honetan, ezagutzaren ekoizpena modu kolaboratzaile batean antolatzen da hainbat komunikazio praktiken bidez. Praktika hauek, mundu errealean, birtualean, edo bien arteko konbinaketan, eman daitezke.

Komunitate historikoak

aldatu

Komunitate historikoa lurralde batean geografikoki eta historikoki eratu den gizataldea da, kultura bat edo hizkuntza bat partekatzen duena. Herrien, nazioen, zibilizazioen, etnia edo gutxiengo etnikoen kasua da, zeinentzat irizpide geografikoak eta historikoak ezinbestekoak diren.

Hizkuntza-komunitateak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Hizkuntza-komunitate»

Hizkuntza-komunitatea hizkuntza (edo dialekto, hizkera) berdina komunikatzeko erabiltzen duen gizataldea da.

Halere, hizkuntza-komunitateak ez dira erabat homogeneoak izaten, izan ere, osatzen duten gizataldeek jokabide soziokultural desberdinak izaten dituzte, kokapen geografikoaren arabera, lexikoan eta ahoskeran desberdintasunak eragiten dituztenak.

Era berean, gizabanakoa ez du zertan hizkuntza-komunitate bakar baten partaide izan; hainbat hizkuntza-komunitateetan parte hartu dezake. Izan daiteke hizkuntza-komunitate ofizial bateko partaide, hizkuntza hori estatu batean ofiziala bada, eta beste hizkuntza-komunitate bateko partaide ere izan, eskualde mailakoa edo atzerriko beste hizkuntza batekoa.

Komunitate erlijiosoak

aldatu
 
Mojak Henriette Browneren margolan batean.

Komunitate erlijiosoa ideal erlijioso berdina jarraitzen duen pertsona multzoa da.

Halako talde bat izan daiteke gizarte zibiletik eratorritako pertsonak osatutakoa, erlijio jakin bat ala erlijio korronte bat bereganatu dutenak. Talde hori garrantzia txikia ala handia izan daiteke osatzen dutenen kopuruaren arabera, hasi sekta txiki batetik, estatu bateko populazio azpitalde handi bat bitarte (adibidez, Frantziako komunitate musulmana).

Nekazal komunitateak eta hiritar komunitateak

aldatu

Kaletar eta baserritarren arteko baldintza fisikoak eta sozialak desberdinak izaten dira eta horrek pertsonen nortasunean eta jokabidean eragina izan ohi du[1].

Nekazal komunitate motak

aldatu

Nekazal komunitate guztiak ere ez dira berdinak. Edwardsek hiru nekazal komunitate berezitu zituen Estatu Batuetan[5]:

  1. Herri-kanpo komunitatea: herri baten inguruan baserriak sakabanatuak dituena.
  2. Kanpo-zabala komunitatea: erdigune den herririk gabekoa.
  3. Herri komunitatea: arrantzale, meatzari eta zerralari herri azpimotak barne dituena.
  4. Herri lineala: etxeak bide ertzean zehar dituena.
  5. Plantazioa.

Nekazal komunitatearen ezaugarriak[1]

aldatu
Isolamendua
aldatu

Estatu Batutan, esate baterako, etxaldea edo rantxoa izan da nekazal ezarkuntzaren ohiko eredua, sozialki isolatuagoa izanagatik, ekoizpen aldetik modu eraginkorrena baitzen. Familiak isolatuak zeuden bata bestearengandik. Harreman inpertsonal gutxi dago nekazal gizarte hauetan, ez dago "autobus gidari, loteria saltzaile, hornigai dendako enplegatu edo polizi agente anonimorik"[1]. Ia harreman guztiak ezagun batekin egiten dira; rolen betebeharrak erabatekoak dira.

Abegikortasun eredua ere, mugako tokietan batez ere (desertu mugetan, konkistatu berriko eremu zabaletan), beharren erantzun praktiko bat izan da alde batetik, eta bestetik, bakardadeari aurre egiteko modu bakarra.

Homogeneotasuna
aldatu

Normalean lurralde batean ezartzen diren kolonoak nahiko homogeneoak izaten dira beren jatorri etniko eta kulturalari dagokionez. Jaioterritik emigratu zuten aurrenekoei jarraitzen zieten ondorengoak[oh 3]. Homogeneotasun honek, isolamenduarekin batera, komunitate hauen kontserbadorismoa eta tradizionalismoa bultzatzen du.

Nekazaritza
aldatu

Ia denak lanbide berdina dute, nekazari edo abeltzain. Hortik kanpo geratzen direnak ere (dendariak, apaizak, irakasleak...) bizimodu horretan murgilduak egon ohi dira. Arazo berdinei aurre egiten diete eta arrisku berdinak (uholde, sute, lehorte...) partekatzen dituzte.

Biziraupen ekonomia
aldatu

Etxalde edo baserri tradizionalean, kontsumitzen ia guztia bertan produzitzen ahalegintzen zen. Biltegiratzea funtsezkoa zen eta "zamapean makurtzen ziren apalak famili harrotasunaren iturri ziren"[6]. Kreditu eskasia nabaria zen eta horretarako truke eta biziraupen ekonomia sozialki egokitzapen egokiak izan ziren. Hala, aurreztea balio garrantzitsu bezala txertatu zen nekazal gizarte hauetan. Gainera, norberaren ondarea (lurrak, etxaldeak, azienda...) begi-bistakoa zen eta ez zuen zentzurik kontsumo arranditsurik egitea aberastasunaren adierazpen gisa.

Hiritar Komunitatea

aldatu

Garai bateko herrixken harremanak ahaidetasunean oinarritzen baziren eta usadioek gidatzen bazuten, hiriko bizimoduak oso bestelako ezaugarriak izango ditu[7]:

  • Lan banaketa, eginkizun espezializatuetan.
  • Gizarte antolakuntza gizarte mailan eta lanbidean oinarritua.
  • Gobernu erakunde formalak, lurraldeari lotuak.
  • Elkartruke eta merkatal sistema bat.
  • Komunikaziorako eta artxiborako ahalbideak.
  • Teknologia arrazionala.

Nekazal bizimoduaren hiritartzea

aldatu

Horton eta Hunt-en arabera, "geroz eta zailagoa da edozein datu estatistiko lortzea nekazal eta hiritar kategoriak bereizten dituenik"[7]. Komunikabide berdinen menpe daude bi komunitateak eta horrek hiriaren aldeko homogeneizazioa dakar. Dagoeneko ezin zaio antzeman baserritar bati modaz pasatako kanpoko janzkeragatik edo jokaera baldarragatik, izan ere, bizi estiloko eta balio sistemako ezberdintasunak geroz eta zailagoak dira ikusten. Esaterako, punpa elektrikoa, zulo aseptikoa eta gainerako osasun baliabideak bi komunitate hauen balioen bateratzearen adibide dira. Bi komunitateetako jaiotze tasak ere bata bestearengandik hurbiltzen ari dira.

Nazioarteko komunitatea

aldatu

Nazioarteko komunitatea hainbat estatuek edo herrialdeek diplomazia eta kanpo politika arazoen aurrean jarrera komuna adierazteko erabiltzen den terminoa da.

Kontuan hartzen dira ere nazioarteko itunen arabera sortutako komunitateak: Europako Komunitatea edo NBE.

Komunitate administratiboak

aldatu

Komunitate terminoa, hainbat lurralde elkarketa mota izendatzeko erabili izan da hizkera administratiboan. Elkargoen edo erkidegoen gisakoak dira eta gure inguruan ezagunenak hauek dira:

Maila legal batean badira beste erkidego edo komunitate batzuk, besteak beste:

Komunitate zientifikoa

aldatu

Komunitate zientifikoa, zentzu zabalean, zientzia eta ikerketa zientifikoa helburu duen ikerlari eta pertsonalitate multzoa da. Batzuetan terminoa arlo jakin bati mugatzen zaio, adibidez, astrofisikoen komunitatea astrofisikaren alorrean. Zientziaren soziologia komunitate honen azterketa egiten du, zein eratara funtzionatzen duen eta nola txertatzen den gizartean.

Komunitate zientifikoaren azterketan, garrantzia dute taldeek edo gizabanakoek komunitatean parte hartzeko praktikak: diziplinaren inguruko berriak ezagutu, ekitaldietan parte hartu (hitzaldiak, kongresuak, mahai inguruak...), beste kideek aurrez sortutako datuetan oinarriturik artikuluak idatzi (honek errekonozimendu lehiaketa bat sortu dezake; Bruno Latour-ek gaia tratatu zuen Nobel saria lortzeko Gillemin-en eta Schallyren arteko lasterketaren deskribapenean), eta tarteka, trebakuntzan (egonaldiak, mintegiak) edo ekoizpenean (industria, teknologia) lagundu.

Komunitate birtuala

aldatu

Interneten agerpenarekin, komunitate nozioak baliokide birtuala ere badu.

Hizkuntza-komunitatearekin bezala, komunitate birtuala ez da monolitikoa, izatez, portaera soziolinguistiko eta identitario heterogeneoez osaturiko talde multzoak baitira, askotan, barne gatazkan ere aritzen direnak.

Ezagutzaren ingeniaritzan, praktika komunitateaz hitz egiten da. Termino hori programa informatiko bat osatzeko lanean diharduen eta horretarako informazioa partekatzen eta gaurkotzen duen gizabanako multzoa izendatzeko erabiltzen da (talde-programa edo groupware deitua). Komunitate terminoa software librearen munduan ere erabiltzen da, batez ere, iturburu kode berri bat garatzeko eta erabiltzeko sortutako parte hartzaileen multzoa izendatzeko.

Komunitate ekologikoa

aldatu

Ekologian, komunitate bat, elkarren artean harreman sare sortzen duten eta espezie desberdinez osatutako organismo multzo bat da.

Zentzu hertsian, termino hau biozenosiaren sinonimo da. Halere, praktikan ekologoek zentzu hertsiagoan erabiltzen dute terminoa biozenosiaren azpimultzoak izendatzeko.

Oharrak

aldatu
  1. Betebehar honen inguruan ez dago erabateko adostasuna soziologoen artean. Interneten sorrerak eztabaida hori areagotu egin du
  2. Ternmino hau Quebecen erabiltzen da batez ere.
  3. Ameriketara emigratu zuten euskaldunak ere gune jakinetan kontzentratu ziren (Boise, Reno...) eta horrek homogeneotasun kulturala luzez mantentzea erraztu egin du. Ikus, euskal diaspora.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Horton, Paul B., eta Hunt, Chester L. (1994): Soziologia, Leioa: UPV/EHU. 392.or.
  2. (Frantsesez) Komunitate intentzionala: ekoherrixkak
  3. Lakabe proiektua. Komunitatea oinarri. Uxua Larretxea. Argia, 2010-05-09.
  4. P.Cohendet, J.A. Héraud eta P.Lleren (2010): Les communautés de connaissance Leur rôle dans le processus de génération d’idées créatives.
  5. Edwards (1959) in Horton, Paul B., eta Hunt, Chester L. (1994): Soziologia, Leioa: UPV/EHU.
  6. Horton, Paul B., eta Hunt, Chester L. (1994): Soziologia, Leioa: UPV/EHU. 393. or.
  7. a b Horton, Paul B., eta Hunt, Chester L. (1994): Soziologia, Leioa: UPV/EHU. 396. or.

Bibliografia

aldatu
  • León Gómez, Javier. (2012). "Apoyo mutuo y cooperación en las comunidades utópicas".
  • Escorihuela, José Luis (2008). "Camino se hace al andar. Del individuo moderno a la Comunidad Sostenible".
  • Barzilai, Gad. 2003. Communities and Law: Politics and Cultures of Legal Identities. Ann Arbor: University of Michigan Press.
  • Beck, U. 1992. Risk Society: Towards a New Modernity. London: Sage: 2000. What is globalization? Cambridge: Polity Press.
  • Chavis, D.M., Hogge, J.H., McMillan, D.W., & Wandersman, A. 1986. "Sense of community through Brunswick's lens: A first look." Journal of Community Psychology, 14(1), 24–40.
  • Chipuer, H.M., & Pretty, G.M.H. (1999). A review of the Sense of Community Index: Current uses, factor structure, reliability, and further development. Journal of Community Psychology, 27(6), 643–58.
  • Christensen, K., et al. (2003). Encyclopedia of Community. 4 volumes. Thousand Oaks, CA: Sage.
  • Cohen, A. P. 1985. The Symbolic Construction of Community. Routledge: New York.
  • Durkheim, Émile. 1950 [1895] The Rules of Sociological Method. Translated by S.A. Solovay and J.H. Mueller. New York: The Free Press.
  • Cox, F., J. Erlich, J. Rothman, and J. Tropman. 1970. Strategies of Community Organization: A Book of Readings. Itasca, IL: F.E. Peacock Publishers.
  • Effland, R. 1998. The Cultural Evolution of Civilizations Mesa Community College.
  • Giddens, A. 1999. "Risk and Responsibility" Modern Law Review 62(1): 1–10.
  • Lenski, G. 1974. Human Societies: An Introduction to Macrosociology. New York: McGraw-Hill, Inc.
  • Long, D.A., & Perkins, D.D. (2003). Confirmatory Factor Analysis of the Sense of Community Index and Development of a Brief SCI. Journal of Community Psychology, 31, 279–96.
  • Lyall, Scott, ed. (2016). Community in Modern Scottish Literature. Brill | Rodopi: Leiden | Boston.
  • Nancy, Jean-Luc. La Communauté désœuvrée – philosophical questioning of the concept of community and the possibility of encountering a non-subjective concept of it
  • Newman, D. 2005. Sociology: Exploring the Architecture of Everyday Life, Chapter 5. "Building Identity: Socialization" Archived 2012-01-06 at the Wayback Machine Pine Forge Press. Retrieved: 2006-08-05.
  • Putnam, R.D. 2000. Bowling Alone: The collapse and revival of American community. New York: Simon & Schuster
  • Sarason, S.B. 1974. The psychological sense of community: Prospects for a community psychology. San Francisco: Jossey-Bass. 1986. "Commentary: The emergence of a conceptual center." Journal of Community Psychology, 14, 405–07.
  • Smith, M.K. 2001. Community. Encyclopedia of informal education. Last updated: January 28, 2005. Retrieved: 2006-07-15.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantzesezko wikipediako «Communauté» artikulutik itzulia izan da, 2014-12-19 data duen (Oharra: hemen jatorrizko artikuluaren bertsioaren kodea jarri behar da, ikus itzazu txantiloiaren orriko argibideak) bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.