Ireki menu nagusia

Eva Argiñano Urkiola (Beasain, Gipuzkoa, 1960ko apirilaren 4a) sukaldari eta telebista aurkezlea da. Egun LaSextan Hoy cocinas tú telesaioa aurkezten du.

Eva Argiñano
Eva Arguiñano 2006.jpg
Bizitza
Izen osoa Eva Argiñano Urkiola
Jaiotza Beasain1960ko apirilaren  4a (59 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak sukaldariburua, idazlea eta telebista aurkezlea

Postreetan aditua, bere anaia Karlos Arguiñanoren Zarauzko jatetxean lan egiten du.

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Hamasei urte zituela hasi zen lan egiten, anaiaren jatetxean gozogintzako arduradun. Ikasketak bukatutakoan, jatetxeko gozogintzako buru bihurtu zen.

1991n, TVE 1eko La cocina de cada día saioan egin zuen debuta, eta Argentinako Canal Treceko Karlos Arguiñano en tu cocina saioan ere aritu zen.

2006an, LaSextan bere saioa lortu zuen: Hoy cocinas tú izenekoa. Telebista kate berean Las tentaciones de Eva saioa ere aurkeztu zuen.

BibliografiaAldatu

  • Los postres de Eva Arguiñano, 2002, Bainet Media
  • Las tentaciones de Eva Arguiñano, 2003, Bainet Media
  • La pastelería de Eva Arguiñano, 2004, Bainet Media
  • Lo más dulce, 2005, Bainet Media
  • Delicias de Eva Arguiñano para hacer en casa, 2007, Bainet Media
  • Atrévete con los postres de Eva Arguiñano, 2008, Bainet Media

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu