Euskal Itsas Museoa Donostiako portuan dagoen museoa da, Euskal Herriko itsas ondarea eta historia zaintzeko, aztertzeko eta hedatzeko asmoz 1991n sortua. Eta helburu horiek lortzeko, hainbat arlo jorratzen ditu museoak, hala nola hezkuntza ekintzak, ikerketa, argitalpenak, erakusketen ekoizpena zein itsas ondarea babeste eta berreskuratzea.[1]

Euskal Itsas Museoa
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1991
Webguneahttps://itsasmuseoa.eus/eu

Eraikina

aldatu

Museoaren egoitza, Kontsulatuaren dorretxea, XVIII. mendeko eraikina da. Kaiko Tenientearen etxe eta biltegi gisa erabili zen urte askoan, eta kartzela txiki bat zuen. Itsas salbamenduko zentroa eta itsas eskola ere izana da. XX. mendean Estatuaren eskuetara pasa zen, eta azkenik, 1980ko hamarkadan Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetza bihurtu zen, eta hor Euskal Itsas Museoa kokatzea erabaki zuten (zenbait urtez Untzi Museoa izena izan zuen).

Museoaren funtsak 7000 piezatik gora dira eta tipologia oso zabala dute, besteak beste, grabatuak, margoak, argazkiak, kartelak, postalak, itsas mapak, planoak, itsasontziak, etnografia eta industri ondareko objektuak.

Eraikinak hiru solairu ditu, lehenengoan eta bigarrenean erakusketak egin ohi dira eta hirugarrenean itsas gaietan espezializatutako liburutegia eta artxiboa daude.

Ordutegia

aldatu
  • Asteartetik larunbatera: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00.
  • Igande eta jaiegunetan: 11:00 – 14:00

Astelehenetan, itxita.

Argitalpenak

aldatu

Museoak ikerketa bultzatzen du eta  Itsas Memoria izeneko aldizkaria argitaratzen du bi urtean behingo maiztasunarekin. Lehenengo zenbakia 1996an kaleratu zen. Bestalde, erakusketa bakoitzarekin batera monografiak argitaratu izan dira baina arazo ekonomikoen ondorioz, azken urteetan argitalpenak euskarri digitalean egiten dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «El vigía del patrimonio marítimo vasco. Untzi Museoa celebra el veinticinco aniversario de su inauguración», El Diario Vasco, 2016-05-30. Noiz kontsultatua: 2016-06-06.

Bibliografia

aldatu

Museoak Euskadi Museos. Kultura Saileko Museo Zerbitzua, 1995

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia