Euphorbiaceae

Dikotiledoneoen klaseko zenbait landare belarkarez eta zuhaitzez esaten da. Hosto txandakatu eta estipuladunak, lore sexubakar eta erregularrak, kutxatila-motako fruituak, eta gehienetan latexa ematen duten zurtoinak dituzte.

Euphorbiaceae landare loredunen familia bat da, 300 genero eta 7.500 espezie inguru dituena. Espezie gehienak belarkarak dira, nahiz eta zuhaixka, zuhaitz eta igokari bakan batzuk ere izan, tropikoetan batez ere. Batzuk zukutsuak dira, kaktusaren itxurakoak. Askok latex narritagarria dute.

Euphorbiaceae
Euphorbiaceae familiako zuhaitza Kenyan.
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalpighiales
Familia Euphorbiaceae

Banaketa

aldatu

Kosmopolita, baina espezie dibertsitate handiena tropikoetan dago, Hegoaldeko eta Hego-ekialdeko Asian eta Amerika tropikalean batez ere. Afrika tropikalean ere dibertsitate handia dago. Klima epeleko eskualde batzuetan, hala nola Mediterranear eremuan, Ekialde Hurbilean, Hegoafrikan eta AEBetako hegoaldean, ''Euphorbia'' generoko espezie ugari dago.

Azpifamiliak

aldatu

Ezaugarriak

aldatu

Hostoak gehienean txandakakoak (gutxitan aurkakoak) eta estipuladunak izaten dira. Jeneralean bakunak, baina, konposatuak izanez gero, beti palmatuak izaten dira, inoiz ez pinatuak. Estipulak batzuetan ile, arantza edo guruin bihurturik izaten ahal dira edo, espezie zukutsuetan, erabat desagertu.

Loreak sexubakarrak eta erregularrak izaten dira. Landare monoikoak edo dioikoak izan daitezke (Euphorbia generoko landareak monoikoak dira eta Mercurialis generokoak dioikoak). Espezie batzuek kaliz (5 sepalo) eta korola (5 petalo) dauzkate, baina gainerakoak monoklamideoak edo periantiogabeak dira. Lorezilak batzuetan bat eta beste batzuetan asko. Ginezeo gainekoa, sinkarpikoa[1].

Zima-erako infloreszentziak. Esne-belarrek eta hurbileko bete genero batzuek ziatio izeneko infloreszentzia izaten dute. Fruitua gehienean kutxatila erakoa izaten da.

 
Euphorbia pubentissima-ren ziatioa.

Erabilpena

aldatu

Euphorbiaceae familiako espezie ugarik garrantzi ekonomiko handia daukate. Aipagarrienak manioka (Manihot esculenta), akain-belarra (Ricinus communis), kautxu zuhaitza (Hevea brasiliensis) eta Jatropha curcas dira. Poinsettia edo Pazko-lorea (Euphorbia pulcherrima)[2] eta krotona (Codiaeum variegatum)[3] oso landare apaingarri ezagunak dira. Triadica sebifera eta Euphorbia esula landare inbaditzaileak dira AEBetan.

Zenbait espezie

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euphorbiaceae Euskalterm
  2. Argia.com. Irakurleak galdezka: Pazko lorea
  3. Tropikal landareak: zaindu, babestu eta maitatu.

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euphorbiaceae