Kaktusak Cactaceae familiako eta haien antza duten beste zenbait familiatako hainbat landare bizikorren izen arrunta da. Neurriz eta itxuraz oso desberdinak dira generoen arabera. Badira zentimetro batzuk baino handiago egiten ez direnak eta badira 12 m luze eta handiago egiten direnak, Arizonako kaktusa, Carnegiea gigantea adibidez. Lorea duten espezieek lore bakarra izaten dute, kolore bizikoa eta hermafrodita gehienetan. Fruitua baia erakoa dute eta batzuek jateko ona, Opuntia eta Cereus generokoek adibidez. Zurtoina, gehienetan, arantzaduna edo iletsua izaten da, eta biribila izan daiteke, edo zilindrikoa, edo prisma-formakoa, edo zati oboidetan banatua. Kaktus-espezie asko, duten itxura bitxiagatik eta ematen duten loreagatik, apaingarri gisa erabiltzen dira lorategietan.

Kaktus
Paleogeno-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
Familia Cactaceae
Azpibanaketa
Banaketa mapa

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu