Ireki menu nagusia

Iruntxur[1] (tokiko euskaran, Intxur edota Intxurre ahoskatua) Murumendiko mendilerroan dagoen Gipuzkoako mendi bat da.

Iruntxur
Datu orokorrak
Garaiera 743 m
Geografia
Koordenatuak 43° 06′ 58″ N, 2° 08′ 49″ W / 43.116°N,2.14681389°W / 43.116; -2.14681389Koordenatuak: 43° 06′ 58″ N, 2° 08′ 49″ W / 43.116°N,2.14681389°W / 43.116; -2.14681389
Herria Euskal Herria
Mendikatea Murumendi-Urrakiko mendilerroa
Herrialdea Espainia
Lurraldea Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Luberri Luberri

Iruntxurren Burdin Aroko gaztelu zahar edo herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte. 2000ko uztailaren 18an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[2]. Iruntxurrekoa Bigarren Burdin Arokoa da. Gipuzkoan, gaur arte, horrelako beste sei baino ez dira aurkitu (Buruntza, Basagain, Murugain, Munoaundi, Murumendi eta Muru). Gainera, modu sistematikoan indusi den bakarra da (Basagain kenduta). Indusketari esker, ordura arte ia jorratu gabe zegoen arkeologia-eremu bat ikertzen hasi da. Bestalde, aro horretako arrastoak ondo kontserbatuta daudela egiaztatu da.

Iruntxurreko gaztelu zahar edo kastroaAldatu

Iruntxurreko gaztelu zaharra Albiztur eta Tolosa arteko mugan dago, ipar-ekialdetik hego-mendebaldera doan eta Aldaba eta Salubita errekak banatzen dituen mendi-lerro baten goialdean, Oria ibaiko arroaren eskuineko isurialdean.

Ondasunaren oina Intxur eta Aldaba gainek osatzen duten mendi-lerroaren goialdean eta hego isurialdean dago. Bere garaiera 600 metrotatik 738 metrotara aldatzen da, hartzen dugun puntuaren arabera. Herrixkak, osotara, 10 ha inguru hartzen ditu.

"Esparru/herrixka gotortu" honen ezaugarririk nabariena harresia da. Harresiak gunea inguratu eta mugatzen du, zirkulu erdiko eremu bat sortuta.

Herrixka defendatzeko horma lodiak edo harresiak eraiki ziren. Horien lodiera aldakorra da: bi metro eta erdi leku batzuetan eta hiru metro beste batzuetan. Bere egituran hargin-horma paralelo bi sumatzen dira, eta bien arteko tartea zenbait materialez beteta dago (harriez, lurrez...).

Harresien barruan herrixkako etxetxoen aztarnak daude. Industean ikusi denez, eraikin horiek nolabait laukiluze itxurako oina daukate. Hori guneko harri naturalean nabaritzen da, zimenduak egiteko harria moztean egindako aztarnetan.

Herrixka eraikitzeko adoba eta egurra erabili ziren. Zutabeak desagertu dira, baina horiek zeuden zuloak gure egunetara iritsi dira. Eraikin bakoitzak bere sutondoa zeukan, suak gorritutako lurrak eta ikatz-hondakinek erakusten dutenez.

Bestalde, harri naturalean beste zulo batzuk daude, mutur batean zirkulu-erdiko forma dutenak. Badirudi euria biltzeko erabiltzen zirela.

Material arkeologikoak ikusita, eta karbono-14 analisiaren emaitzak kontuan izanda, lekua, kulturaren aldetik, Bigarren Burdin Arokoa da.

IbilaldiakAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu