Eukaliptol
Eukaliptola konposatu organikoa da likidoan kolorgea, baina usaintsua. Eter ziklikoa da eta monoterpenoidea da, lipido saponifikaezina beraz.
Eukaliptol | |
---|---|
Formula kimikoa | C10H18O |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono |
Mota | menthane monoterpenoids (en) |
Ezaugarriak | |
Fusio-puntua | 1 °C |
Masa molekularra | 154,136 Da |
Erabilera | |
Elkarrekintza | Transient receptor potential cation channel, subfamily M, member 8 (en) |
Rola | anti-infective agent (en) eta primary metabolite (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | WEEGYLXZBRQIMU-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 470-82-6 |
ChemSpider | 2656 |
PubChem | 2758 |
Reaxys | 5239941 |
Gmelin | 27961 |
ChEBI | 131076 |
ChEMBL | CHEMBL485259 |
ZVG | 104020 |
EC zenbakia | 207-431-5 |
ECHA | 100.006.757 |
CosIng | 33902 |
MeSH | D000077591 |
RxNorm | 21116 |
Human Metabolome Database | HMDB0004472 |
KNApSAcK | C00000136 |
UNII | RV6J6604TK |
NDF-RT | N0000147385 |
KEGG | D04115 |
Beste sinonimo batzuekin ere ezagutzen da: 1,8-zineola, 1,8-zineola, kajeputola, 1,8-epoxi-p-mentanoa, 1,8-oxido-p-mentanoa, 1,3,3-trimetil-2-oxabiziklo[2,2,2]oktanoa, zineola.
Historia eta etimologia
aldatu1870an F.S. Cloezek eukaliptola identifikatu zuen Eukalipto urdinaren (Eucalyptus globulus) oliotako osagai nagusi gisa[1]. Hortik eukaliptol izena.
Jatorria
aldatuIzenak iradokitzen duen bezala, eukalipto espezie ugaritan agertzen da, baina baita beste landare batzuetan ere:
- Eucalyptus generoa[2]
- Cannabis generoa[3]
- Kanforrondoa (Cinnamomum camphora)[4]
- Ereinotza (Laurus nobilis)
- Izpiliku fina (Lavandula angustifolia)
- Salbia (Salvia lavandulifolia)[5]
- Jengibrea (Zingiber officinale)
Erabilerak
aldatuEukaliptolaren usaina mendaren antzekoa da eta eter, etanol zein kloroformotan disolba daitekeenez lurrin, kosmetiko eta aromatizatzaile askotan agertzen da[6], zigarretan ere bai[7]. Kolutorioetan ere erabiltzen da.
Intsektuei desatsegina egiten zaie eta insektizida eta intsektuen repelenteetan agertzen da[8].
Toxikologia
aldatuOhikoak baino dosi handiagoetan kalteak eragin ditzake ingestioan, larruazalarekin ukitzean edo usaintzean. Nerbio sistema eta arnas aparatua kaltetzen du eta jokaeran ere eragin nabarmena du.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Boland, D. J.; Brophy, J. J.; House, A. P. N.. (1991). Eucalyptus Leaf Oils: Use, Chemistry, Distillation and Marketing. Melbourne: Inkata Press ISBN 978090960569..
- ↑ Boland, D. J.; Brophy, J. J.; House, A. P. N.. (1991). Eucalyptus Leaf Oils: Use, Chemistry, Distillation and Marketing. Melbourne: Inkata Press, 6 or. ISBN 0-909605-69-6..
- ↑ www.tandfonline.com doi: . (Noiz kontsultatua: 2018-12-23).
- ↑ www.tandfonline.com doi: . (Noiz kontsultatua: 2018-12-23).
- ↑ (Ingelesez) Perry, Nicolette S. L.; Houghton, Peter J.; Theobald, Anthony; Jenner, Peter; Perry, Elaine K.. (2000). «In-vitro Inhibition of Human Erythrocyte Acetylcholinesterase by Salvia lavandulaefolia Essential Oil and Constituent Terpenes» Journal of Pharmacy and Pharmacology 52 (7): 895–902. doi: . ISSN 2042-7158. (Noiz kontsultatua: 2018-12-23).
- ↑ Harborne, J. B.; Baxter, H.. Chemical Dictionary of Economic Plants. ISBN 0-471-49226-4..
- ↑ «tricountycessation.org» www.tricountycessation.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-23).
- ↑ (Ingelesez) Balandrin, Manuel F.; Darlington, Mark V.; Klocke, James A.. (1987-12-01). «1,8-Cineole (Eucalyptol), a mosquito feeding and ovipositional repellent from volatile oil ofHemizonia fitchii (Asteraceae)» Journal of Chemical Ecology 13 (12): 2131–2141. doi: . ISSN 1573-1561. (Noiz kontsultatua: 2018-12-23).
Kanpo estekak
aldatu