Eugen Jochum

Eugen Jochum (Babenhausen, Bavaria, 1902ko azaroaren 1a - Munich, 1987ko martxoaren 26a) alemaniar orkestra-zuzendaria izan zen.

Eugen Jochum
Eugen Jochum (1961).jpg
(1961)
Bizitza
JaiotzaBabenhausen1902ko azaroaren 1a
Herrialdea Alemania
HeriotzaMunich1987ko martxoaren 26a (84 urte)
Hobiratze lekuaFriedhof Nymphenburg (en) Itzuli
Familia
AitaLudwig Jochum
Ezkontidea(k)Maria Jochum (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLeopold Mozart Centre (en) Itzuli : organo, piano
Hochschule für Musik und Theater München (en) Itzuli
(1922 - 1925) : musika-konposizio, orkestra zuzendaritza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Siegmund von Hausegger (en) Itzuli
Hermann Wolfgang von Waltershausen (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria eta kapera-maisua
Enplegatzailea(k)Bayerischer Rundfunk (en) Itzuli  (1949 -  1960)
Jasotako sariak
KidetzaBavarian Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuaorganoa
pianoa
DiskoetxeaDeutsche Grammophon (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm1037926 Allmovie: p610026
Spotify: 6XVxGOzn7c2rLi1GpXxm5v Musicbrainz: 99363f81-d2b7-4183-971f-e4c6fdfc771b Discogs: 842238 Allmusic: mn0000128526 Edit the value on Wikidata
1=The German conductor Eugen Jochum
Eugen Jochum

Tradizio posterromantikoko azken alemaniar zuzendari handia zen. Pianoa eta organoa jotzen ikasi ondoren, orkestra-zuzendaritza ikasi zuen. 1927tik 1929ra bitartean, Kieleko Operako orkestra-zuzendari izan zen. Han eman zuen, 1926an, bere lehen kontzertua, Brucknerren Zazpigarren Sinfoniarekin, Municheko Orkestra Filarmonikoa zuzenduz. 1932an Berlineko Irratiko musika-zuzendari izendatu zuten. Naziak indarra hartzen hasi zirenean, Berlinetik alde egin zuen. Hanburgon musika-zuzendari nagusi izan zen, Karl Böhmen ondoren, 1934tik 1949ra bitartean. 1949an Munichera dei egin zioten, Bavariar Irratiko Orkestra Sinfonikoa sortzeko. 1960 arte izan zen orkestra haren zuzendari, eta Alemaniako orkestra onenetakoa izan zen bere garaian. 1961etik 1964ra bitartean, Amsterdameko Concertgebouwko Orkestraren zuzendari izan zen, Bernard Haitinkekin batera. Eta azkenik, 1975etik 1978ra bitartean, Londresko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari. Veronica Jochum (1932) piano-jotzaile ezagunaren aita da. Alemaniar errepertorio erromantikoa izan zen bere espezialitatea, eta disko asko grabatu zituen, lehena, 1932an: Mozarten pianorako kontzertu bat, Edwin Fisherrekin. Besteak beste, Beethovenen eta Brucknerren sinfonia osoak grabatu zituen, 1960ko hamarkadan eta 1970ekoan. Gaur egungo musikari dagokionez, Karl Amadeus Hartmannek berari dedikatu zion 6. Sinfonia (1953) eta Gottfried von Einemen Tanz Rondo (1959) grabatu zituen. Bera izan zen, gainera, Carl Orffen triptiko famatua (Carmina Burana, Catulli Carmina eta Afroditaren garaipena) diskoan grabatu zituen lehena.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugen Jochum