Eufrasioren basilika

Eufrasiar Basilika» orritik birbideratua)

Eufrasiar Basilika (kroazieraz: Eufrazijeva bazilika; italieraz: Basilica Eufrasiana) edo Jasokundeko Andre Mariaren Basilika katedrala Poreč hiriko katedral ezaguna da, 1997an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuena.

Eufrasioren basilika
Eufrazijeva bazilika u Poreču
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboa Istria eskualdea
Town in CroatiaPoreč
Koordenatuak45°13′43″N 13°35′37″E / 45.2286°N 13.5936°E / 45.2286; 13.5936
Map
Historia eta erabilera
Irekiera553
Izenaren jatorriaEuphrasius of Poreč (en) Itzuli
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Poreč-Pula (en) Itzuli
IzenaMaurus of Parentium (en) Itzuli
Maria
Arkitektura
Estiloabizantziar arkitektura
Azalera1,1 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii), (iii) eta (iv)
Erreferentzia809
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1997 (XXI. bilkura)
Z-2432
Kontaktua
HelbideaEufrazijeva ulica 22, 52440 Poreč
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia aldatu

San Mauro Parentiumgoaren basilika bat izan zen bertan IV. mendean eraiki zena. Haren zoruko mosaikoak oraindik bertan dirau elizako lorategian. Basilika hau arpilatua izan zen eta 553an Eufrasio apezpikuaren garaian eraiki zen basilika berria, aurrekoaren alde zaharrenean. Haren hondarrak erabili ziren eta Marmarako itsasertzetik marmolezko bloke berriak gehitu zitzaizkion. Hamar urte inguru iraun zuten eraikuntza lanek.

1440 urtean izandako lurrikarak hegoaldeko horma bota zuen eta estilo gotikoko leihodun horma ezarri zitzaion haren lekuan.

Deskribapena aldatu

Basilika hainbat atal dituen eraikin multzo bat da izatez.

  • Bataiotegi oktogonala, VI. mendekoa.
  • Kanpandorrea, XVI. mendekoa.
  • Atrio zutabeduna.
  • Apezpikuaren jauregia, VI. mendekoa izatez, baina orduko aztarna gutxi mantentzen dira.
  • Hirusta itxurako kapera, XVII. eta XIX. mendeen artean eraikitakoa.

Elizak habearte nagusi bat du eta alboetako habearteetatik bereizteko greziar marmolezko 18 zutabe ditu, animalien irudi ugariz dekoratuak, bizantziar eta erromaniko estiloetan. Baina elementu aipagarrienak mosaikoak dira, gehienak VI mendean artisau bizantziarrek egindakoak.

Absidearen erdian marmolezko zinborioa dago, Veneziako San Marko katedraleko antz irudiko egindakoa 1277an.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu