Ireki menu nagusia

Etxezarreta jauregia Durangoko (Bizkaia) erdialdean dagoen eraikin zibila da, Ezkurdi eta Pinondo enparantzen artean kokatutakoa. XVIII. mendean José Joaquín de Etxezarretak egin zuen eta 1984tik Arte eta Historia Museoa moduan berriztatu zuten, Udalak sustatutakoa[1].

Durangoko Arte eta Historia Museoa
Durango (Vizcaya)-Palacio Etxezarreta-1.jpg
Etxezarreta jauregia
Etxezarreta jauregia hemen kokatua: Bizkaia
Etxezarreta jauregia
Etxezarreta jauregia
Etxezarreta jauregia (Bizkaia)
Koordenatuak 43° 10′ 05″ N, 2° 37′ 57″ W / 43.16805556°N,2.6325°W / 43.16805556; -2.6325Koordenatuak: 43° 10′ 05″ N, 2° 37′ 57″ W / 43.16805556°N,2.6325°W / 43.16805556; -2.6325
Herrialdea Bizkaia
Hiria Durango
Helbidea Sanagustinalde 16
Postakodea 48200
Irekitze data 1984
Telefono zenbakia 94 603 00 20
Posta elektronikoa museo@durango-udala.net
Webgunea http://www.durango-udala.net www.durango-udala.net

Herriko historia erakusten du hiru solairutan, eta bereziki nabarmentzekoak dira Gerra Karlistei buruzko informazioa eta materiala eta Udal Artxibategi Historikoa, XVI. mendetik idatzitako agiri ofizialak jasotzen dituena.

Arte bilduma finkoa ere barne hartzen du bestela, Aurelio Arteta, Jose Luis Zumeta, Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Mari Puri Herrero, Agustin Ibarrola eta Andrés Nagel euskal artisten lanekin, besteak beste[2].

Azkenik, aldizkako erakusketak ere ikusgai daude.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu