Etorbidearen zubia

Hendaia eta Irun arteko zubia

Irungo etorbidearen zubia, baita ere Santiago Oinezkoentzako Zubia, Euskal Herriko Gipuzkoako Irun eta Lapurdiko Hendaia udalerriak oinezkoentzat elkarlotzen dituen zubi bat da, Bidasoa ibaiaren gainean, eta Ipar eta Hego Euskal Herria ere elkarlotzen ditu, baita Frantzia eta Espainia ere. Egitura metalikoa du, eta 1915ean oinezkoentzat, 1917an ibilgailuentzat, eta 1918an irekiera ofiziala izan zuen. Ordudanik, Bidasoa gaineko mugako errepidezko pasabide nagusia izan zen Behobiako zubiarekin batera autobidea ireki arte, baita hainbat gertaera historikoren lekuko ere. 1966an ireki zuten Santiago zubia, Etorbidearen zubiaren alboan, eta trafikoa handik bideratu zen. Estilo modernista du.

Etorbidearen zubia
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaIrun
Koordenatuak43°20′59″N 1°47′08″W / 43.34971°N 1.78568°W / 43.34971; -1.78568
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1915
Arkitektura
Materiala(k)hormigoia
Estiloaarkitektura modernoa
Gurutzatzen duBidasoa
Ondarea
72

Osaera aldatu

Metalezko 112 metro ditu luzeraz, eta bost baoz osatzen da, 22,40 metroko argi bana. Egituraz, saretadun bi habe metaliko ditu.[1] 16 metro zabal zen egin zuten unean.[2]

Historia aldatu

Bidasoa ibaiaren gaineko zubi hau Irungo Udalak enkargatu zion Salvador de Azúa eraikitzaileari.[3] Zubia 1915eko abenduan ireki zen lehen aldiz (azaroaren edo abenduaren 5ean, iturriaren arabera).[4][5] Bi urteko eraikuntza lanen eta proben ondoren, 1917an zabaldu zen, eta Irungo Udalak ordaindu eta eraiki zuen; Ignacio Ugarte teniente koronela izan zen egitasmoa diseinatzearen arduraduna; era horretan, Hendaiara joateko, errepidez Behobiaraino joan behar izatea saihestu zuten;[2] Irungo Udalaren kargura izan zen mantentze-lana ere. Une batean, zubi erdia Frantziari oparitu zitzaion, betiere, mantentze-lana erdibana egitearen truke.[6] Zubiak 132 metro luze zituen eraikitzeko unean, eta metalezkoa da; 22,43 metroko zutabe bat zuen.[2]

1936ko irail hasieran Irun kolpisten pean erori zenean, Irungo herritarrek eta gerlariek trumilka ihes egin zuten zubian zehar, tiro artean. Lluis Companys buruzagi katalana hemen eman zieten alemanek espainiar agintari frankistei.[1] Espainiako Gerra Zibilaren osteko aldian, kontrabandorako igarobide bihurtu zen, eta mugaz bi aldeetako familiak bertan elkar ikusten zuten, zubia pasa gabe bada ere, elkarri oihu eginez.[6] 1940ko ekainean III. Reicheko tropa alemaniarrek okupatu zuten, eta hala, espioitza eta estraperlorako gune garrantzitsu bilakatu zen.[7]

60ko hamarkada arte, dirusaria ordaindu behar zen hura igarotzean mantentze lanetarako, baina hamarkadetan ez zen aldatu prezioa.

Gipuzkaon monumentu izendatu zuten 2012an.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu